Gestión de la ansiedad ante los exámenes

Izena emateko epea ITXITA dago. Tailer betea.

Tailer honen helburua azterketen aurrean antsietatea eta estresa mendean hartzeko estrategiak ikastea da, ikasleek euren errendimendua hobetzeko eta emaitza akademiko hobeak lortzeko. Tailerrean, antsietateari aurre egiteko estrategiarik garrantzitsuenak praktikan jarriko dira.

Batez ere ondoko gaiak jorratuko dira: erlaxazio gaitasuna, gertaera estresagarrien birrebaluazio positiboa, denboraren plangintza egokia, trebezien entsegua eta arazoen konponketa. 

Arabako campusa

Datak: 2019ko urriaren 24an eta 31an, eta azaroaren 7an eta 14an (ostegunak)
Ordutegia: 15.00 - 18.00
Parte hartzaile kopurua: 25
Lekua: Batzar aretoa, 2 solairua, Las Nieves

Bizkaiko campusa

Datak: 2019ko urriaren 21an eta 28 an, eta azaroaren 4an eta 11an (astelehenak)
Ordutegia: 15.00 - 18.00
Parte hartzaile kopurua: 25
Lekua: 6B gela. 1 solairua Liburutegi Nagusia (Leioa)

Gipuzkoako campusa

Datak: 2019ko urriaren 22an eta 29an, eta azaroaren 5an eta 12an (astearteak)
Ordutegia: 15.00 - 18.00
Parte hartzaile kopurua: 25
Lekua: Dinamikak Gela. HEFA I, 3 solairua