3. Mailako Euste Biologikoaren Laborategia (NCB3)

Aplikazioak

3. Mailako Euste Biologikoaren Laborategi batek 3. arrisku mailako mikroorganismoak barne hartzen dituzten hainbat ikerketa ildotan lan egiteko aukera ematen du.

Aplikazio esparruak asko eta era askotakoak dira, beraz, ezinezkoa da zerrenda zehatz bat egitea. Une honetan, eta adibide zehatz gisa, Euskal Herriko Unibertsitatean zelula lerroen hilezkortzeak egiten dira, azido nukleikoen  iturri agorrezin gisa erabiltzeko.