3. Mailako Euste Biologikoaren Laborategia (NCB3)

Aurkezpena

3. Mailako Euste Biologikoaren Laborategia (LCB3) Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren (SGIker) menpe dago. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Arabako Campusean dago, zehazki, LASCARAY Ikergunean.

3. Mailako Euste Biologikoaren Laborategia(LCB3) arriskutsuak izan daitezkeen eta 3. kutsadura mailan sailkatzen diren agente biologikoak manipulatzen diren euspen biologikorako esparru bat da; agente horiek mikroorganismo infekziosoak (genetikoki eraldatutakoak barne), zelulen hazkuntzak eta giza endoparasitoak izan daitezke. Edozein eratako infekzio, alergia edo toxikotasunak eragin ditzakete, baina horiek badute sendabide medikorik eta biztanleentzat arrisku ertainekoak dira. Horiez gain, 2. arrisku taldean sailkatuta badaude ere, kontzentrazio handiko aerosolak sortzeko arriskuagatik 3. euspen maila behar duten mikroorganismoak ere barne hartzen ditu.

Eraikineko lehenengo solairuko 140 m2 hartzen ditu, baita eraikinaren estalkiko klimatizagailuen instalazioa eta sotoko efluente digestorea ere. Oro har, honela banatuta dago: gune tekniko bat (instalazioaren elementu mekaniko guztiak biltzen dituena: klimatizagailuak, erauzte iragazkiak, lurrun sorgailuak, digestorea, eta abar); sailkatutako gune bat (lan guztia egiteko lekua, eta, beraz, gauzatu beharreko proiektuen hasierako beharrei erantzuteko prestatua: erabiltzaile kopurua, materialen fluxua, esterilizazio guneak, etab.); eta truke sistemak (autoklabeak, SAS biologikoak eta materialen SAS, material eta lagin biologikoak euspen esparrutik ateratzea ahalbidetzen dutenak).