Entomologia Forensea

Aurkezpena

Entomologia forensea, intsektu komunitateen egitura eta dinamikaren gaineko ezaguera, justizi auzitegietan ebatzi beharreko kasu kriminalen ebidentzia modura aurkezteko, aplikazioa da.

Hilotzekin erlazionatuta dauden artropodoen ikerketari lotuta dago, eta beste gauza batzuen artean, heriotza suertatu denetik iragandako denbora edo hilozteko tartea estimatzeko, eta gorpuaren batetik besterako mugimenduak zehazteko, erabilia izaten da. Jatorriko ezaugarriak ezagutzeko ere erabilia izaten da.

Beste alde batetik, drogak eta posoiak antzemateko erabili daiteke eta era berean, gertaera baten jatorria eta zaurien agerpen eta gertaera momentua ezagutzeko erabili daiteke.