ERRADIOISOTOPOEN ZERBITZU OROKORRA

Aurkezpena

Euskal Herriko Unibertsitateko Erradioisotopoen Zerbitzu Orokorra Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren baimena duen instalazioa da, eta iturri erradioaktibo ez-kapsulatuak ikerketa- eta irakaskuntza-xedeekin maneiatzeko erabiltzen da eta Zerbitzua Hirugarren Kategoriako Instalazio Erradioaktibo gisa (IR/BI-87/88 -IRA-1535-) erregistratuta dago.

Erradioisotopoen Zerbitzu Orokorrak Eusko Jaurlaritzaren akreditazioa eta administrazioaren beharrezko baimen du bere funtzionamendurako.Zerbitzuaren eginkizun nagusia honako hau da: erradiazio ionizatzaileak erabiliz egiten diren ikerketa- eta irakaskuntza-jarduera guztiak segurtasun- eta babes-berme guztiekin egin daitezen bermatzea, langileei, ondasun materialei, zein ingurumenari begira, eta betiere, legediari jarraiki.


ERRADIOISOTOPOEN ZERBITZU OROKORRA honako unitate hauek osatzen dute:

  • Analisi Isotopikoen Laborategia: Erradioisotopo ez-kapsulatuak maneiatzeko eta analizatzeko ahalmena ematen dio Zerbitzuari, eta ingurumen-kutsadura erradioaktiboaren detektagailuak ditu.
  • Erradioaktibitate Kontagailuen Aretoa: Aurreko unitatearen osagarria da, eta erradiazioa neurtzeko eta iturri erradioaktiboak sailkatzeko ahalmena ematen dio Zerbitzuari.
  • Hondakin Erradioaktiboen Biltegia (iturri ez-kapsulatuetako hondakinetarako)

 

Erradioisotopoen Zerbitzu Orokorra Euskal Herriko Unibertsitateko Sailen, Euskal Autonomia Erkidegoko Teknologia Zentroen, eta Organismo eta Enpresa Publikoen edo Pribatuen eskariari erantzuten saiatzen da, lagin biologikoetako, lagin klinikoetako edo ikerketetako laginetako erradioisotopo-kontzentrazio zehatza ezagutu nahi dutenean.


Instalazioak jarraian adierazita dauden erradioisotopo ez-kapsulatuak maneiatzeko eta jarraian adierazita dagoen jarduera maximoa gauzatzeko baimena du:

 

Isotopoak Jarduera maximoa
Iodoa-125 (125I) 9,2 MBq (0,25 mCi)
Rubidioa-86 (86Rb) 37 MBq (1 mCi)
Kaltzioa-45 (45Ca) 37 MBq (1 mCi)
Fosforoa-32 (32P) 37 MBq (1 mCi)
Karbonoa-14 (14C) 37 MBq (1 mCi)
Tritioa (3H) 370 MBq (10 mCi)
Zinka-65 (65Zn) 37 MBq (1 mCi)
Sufrea-35 (35S) 370 MBq (10 mCi)
Fosforoa-33 (33P) 37 MBq (1 mCi)
Burdina-55 (55Fe) 37 MBq (1 mCi)
Wolframa-185 (185W) 37 MBq (1 mCi)

MBq= Megabecquerel.
mCi= millicurie.