Administrazio elektronikoa

Urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena, indarrean sartzeak aldaketa ekarri zuen administrazioan herritarrekiko harremanak lantzeko eran; izan ere, izapide elektronikoak utzi egin behar dio prozeduren gestiorako bide berezia izateari, eta lehentasunezko ohiko bide izan behar da.

Hori horrela izanik, ABMZk bere lan ildoak ezarri ditu epe labur, ertain eta luzerako, helburua izanik administrazio elektronikoa % 100ean ezartzea, eta unibertsitatean paperaren erabilera desagertzea.