Gardentasuna

UPV/EHUko Gardentasun Atariaren helburua da aldian-aldian unibertsitatearen jarduerei buruzko informazio eguneratua argitaratzea, eta nahi duen guztiarentzat informazio hori eskuragarri jartzea.  

Ekonomiaren, legeen, erakundearen eta antolaketaren arloan argitaratzen den informazioa bat dator abenduaren 9ko 19/2013 Legean zehaztutakoarekin (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko Legea), baina, horrez gain, unibertsitatearen esparruan garrantzitsua izan daitekeen bestelako informazioa ere argitaratzen dugu.

Informazio hori guztia jendaurrean jarrita, helburu hauek lortu nahi ditugu:

  • Gure jarduera gardena dela bermatzea
  • gizarteari unibertsitatearen jardueren berri emateko konpromisoa betetzea
  • herritarrek barne informazioa eskuratzeko duten eskubidea bermatzea.

Bestalde, Informazio publikoaren eskaera gunearen bidez, informazio eskariak bideratzen dira eta eskatutako informazioa ematen da, betiere, sarrera mugatukoa ez bada edo pertsonei buruzko informazio babestua ez bada.