Sistema Informatiko Aurreratuak Unibertsitate Masterra

Aurkezpena

UPV/EHUko Sistema Informatiko Aurreratuak masterra diziplina arteko graduondoko eskaintza da. Bi espezialitatetan egituratuko master honek Ingeniaritza Informatikako ikerkuntza-arlo askoren ezagutza hartzen du bere baitan. Masterraren helburu nagusia da ikaslea ikerkuntza-lerro egokienean murgiltzea beti ere arloaren ikuspegi orokor bat mantenduz. Tutore baten laguntza edukiko du ikasle bakoitzak berarentzat aproposenak diren irakasgaiak hautatzeko. Adimen Artifiziala eta Interakzio Naturala espezialitateak Ordenagailu-Zientzian (Computer Science) kokatzen diren edukiak jasotzen ditu eta arlo horretako sistema moldagarri eta adimendunen oinarri, metodo eta aplikazio aztertzen ditu. Besteak beste, datuen prozesatze-adimenduna, sistema adimendunen sorrera, interakzio multimodala, pertzepzio artifiziala, sailkapen automatikoa eta datu-meatzaritza lantzen ditu. Sistema Banatuak eta Web espezialiateak Informazio-Sistemen (Information Systems), Informazio-Tekonologien (Information Technology) eta Software-Ingeniaritzaren (Software Engineering) edukiak jasotzen ditu bere baitan. Helburu nagusia gaur egungo informazio-sistemen eta teknologiaren inguruko ezagutza bereganatzea da; baita, sistema hauek garatzeko behar den abilezia eskuratzea ere. Besteak beste, sistema banatuen oinarriak eta software-ingeniaritzako azken teknikak eta aplikazioak lantzen ditu, bereziki Internet arloan. Masterra, batez ere, ikerkuntza-zereginetara bideratuta dago, UPV/EHUko Ingeniaritza Informatikoa doktorego-programan sartzea ahalbidetzen baitu. Masterra amaitzearekin batera espero da ikasleak bere doktorego-tesi lana egiteko behar adina ezagutza bereganatua izatea. Dena den, ez da baztertzen ikaslea lan-munduan murgiltzea, masterrean lantzen diren gaiak inguruko hainbat enpresatan erabiltzen ari baitira gaur egun.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa