Sistema Informatiko Aurreratuak

Ikasgelak eta lan-eremuak

Masterra Donostian ematen da, Gipuzkoako Campuseko Informatika Fakultatearen eraikinean. Eraikin horretan gradu aretoa eta bi ordenagailu-gela daude Masterraren irakaskuntzarako, bai eta bilerak egiteko nahiz irakaskuntzarako erabiltzen diren hainbat mintegi ere.

Laborategiak, tailerrak eta esperimentazio-eremuak

Masterrak hiru laborategi berezi ditu Informatika Fakultatean ordenagailu bidezko praktikak eta robotika finko eta mugikorreko praktikak egiteko. Bada 24 ordutako areto bat ere, ikasleek eguneko edozein ordutan erabil dezaketena. Master amaierako lanak egiteko laborategi bat ere badago.