Sistema Informatiko Aurreratuak

Harrera eta orientazioa

Masterrarekin zerikusia duen guztia kudeatzeko (izena eman, matrikulatu, espedienteak gestionatu, etab.) modu zentralizatuaz egiten du horretaz arduratzen den ikastegiak, horren ardurapean baitaude masterrak egiturei dagokienez. Pertsonal guztia (AZP) da UPV/EHUren berezko langileria, esperientzia zabala duena (20 urte baino gehiago kasu askotan) doktorego programa zaharren gestioan eta, 2006/2007 ikasturteaz geroztik, baita unibertsitate master eta doktorego berrietan ere. Bestalde, gai horretaz arduratzen den ikastegiak badu masterretan laguntzeko langilerik, masterrak ematen diren tokietara edo masterren egoitzak dauden campusetara eta ikastegietara joaten direnak.

Matrikulatu aurretik interesa duten ikasleekiko komunikazioa gaiaz arduratzen den ikastegiak egiten du, baita masterraz arduratzen den pertsona arduradunak ere gestioarekin lotutako alderdiez ikasleentzat interesgarriak direnean. Informazio guztia biltzen da oso zehaztuta eta gaurkotuta gaiaz arduratzen den ikastegiaren webgunean. Masterraren barne funtzionamenduarekin lotutako alderdien inguruko informazioa (ordutegiak, egutegia, jarduerak, etab.) master bakoitzaren web orri espezifiko batean biltzen da xehetasun handiz.

Bestalde, UPV/EHUko master ofizialak gestionatzeko arautegiak jasotzen du ezen, matrikulatu ondoren, Batzorde Akademikoak ikasleei tutore bana emango diela, eta horrek orientatu beharko du ikaslea, erabakiak hartzerakoan, graduondoko ikasketen garapen ona lortze aldera.

Laguntza eta orientazioa matrikula egin ondoren

UPV/EHUko unibertsitateko masterrak (ofizialak) kudeatzeko arautegiak jasotzen duenez, matrikulatutako ikasleek tutore bat izango dute (Masterraren Batzorde Akademikoak emango diena matrikulatutakoan), baita master bukaerako lanaren zuzendari bat (ikasle bakoitzak aukeratzen duena irakasleek egindako lanen urteko eskaintzan oinarrituta). Bi pertsonek orientatzaile gisa jokatuko dute, ikasleen graduondoko ikasketen garapen akademikoari begira, beharrezkoak diren erabakiak hartzerakoan. Gainera, Ikastegi arduradunetik eskainiko die behar adinako sostengua ikastaroarekin zerikusia duten gestioetan (laguntza eskaera, deialdiak, ziurtagiriak, matrikula aldaketak, kredituen onarpena, etab.).

Informazio guztia biltzen da oso zehaztuta eta gaurkotuta Ikastegi arduradunaren web orrian. Masterraren barne funtzionamenduarekin lotutako alderdien inguruko informazio zehatza (ordutegiak, egutegia, jarduerak, etab.) biltzen da masterraren web orri horretan. Era berean, gaiaz arduratzen den pertsona eta Masterraren Batzorde Akademikoa osatzen duten pertsonak beti egongo dira masterreko ikasleen beharretan laguntzeko prest. Berdin esan dezakegu inplikatutako irakasleei buruz, ikasleei tutoretza denbora eskaintzeko baitute.

Irisgarritasun unibertsalarekin lotutako irizpideak

UPV/EHUk premia bereziak dituzten pertsonak unibertsitateko komunitatean sartzea sustatzen du irisgarritasun unibertsalaren irizpidea jarraituta.