Sistema Informatiko Aurreratuak

Metodologia

Masterreko irakasgai guztiek 3 kredituko iraupena dute, eta metodologia batez ere praktikoa da. Alde batetik, esposizio atala izango da eskola magistralen bidez, eta, bestetik, ikasleak laborategi gidatu eta libreetan parte hartuko du, bai eta bibliografiaren eta tresnen azterketetan eta egindako lana azaldu eta eztabaidatzeko mintegietan ere.

Hala ere, irakasgai bakoitzaren deskribapena begiratzea aholkatzen da kasu bakoitzean aplikagarria den metodologia zehatzaren berri izateko.

Nabarmendu behar da Master Amaierako Lana ikasle bakoitzak, aukeratutako curriculum lerroaren garapenean, lortutako ezagutzen ezarpen praktiko eta indibiduala dela. Lan hori egiteko ikasleari tutore edo zuzendari bat izendatuko zaio, eta honek banakako laguntza emango dio.

Ebaluazioa

Ikasleen ebaluazioa irakasgai bakoitzaren araberakoa izango da. Hala ere, gehienetan honako irizpide bateratu hauek jarraituko dira:

aurreikusitako saioetara erregulartasunez eta jarraian joatea; mintegietan, laborategiko praktiketan eta ikasgelakoetan aktiboki parte hartzea; programako praktikak eta horien memoria egitea; ikerlan bibliografikoa eta horren ahozko azalpena egitea.

Nolanahi ere, eta bateraezintasunak gerta daitezkeenez, irakasgai bakoitzaren ebaluazio mekanismoa irakasleari edo masterraren arduradunei galdetzea gomendatzen da.