Informazio orokorra

Soziologia II Sailak EHU/UPVren hiru campusetan banatutako hamaika gradutan ematen du klase.  Irakaskuntza-gaitasun handiena Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean garatzen badu ere, non sailaren egoitza kokatuta dagoen, Saila beste fakultate eta ikastegi batzuetan dago presente, Lan Harremanen Fakultatean, Farmazia Fakultatean eta Esperientzia Geletan besteak beste.

Graduko irakaskuntza eskaintzeaz gain, Soziologia II Sailak "Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzian" doktoregoaren arduraduna da. Doktorego horrek, Hezkuntza Ministeritzako "Kalitate Aipamena" izan du (2007-2011) eta ANECAko "Mención hacia la excelencia" dauka (2011-2014). Horrez gain, doktoregora sarrera ematen duen "Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzian" masterraren eta "Master en Innovación Social e Industrias Culturales y Creativas" (Graduondoko Berezko Tituloa) eta  Hizkuntza Plangintza (Unibertsitate Espezialista Graduondoa) berezko tituloen arduraduna ere bada. Saileko kideek EHU/UPVko eta beste unibertsitateetako graduondoko ikasketetan ematen dute klase.