Matxalen Legarreta Iza

Datu pertsonalak

Maila: Irakasle Atxikia (Doktore laguntzailea)
Bulegoa: 4.189
Telefono zenbakia: 94 601 2141
Posta elektronikoa: matxalen.legarreta@ehu.eus

Aurkezpena

Soziologian Lizentziatua UPV/EHUtik eta Soziologian Nazioarteko Doktorea unibertsitate beretik. Gradu-ondoko ikasketak burutu ditu UPV/EHUn (Especialista Universitario en Investigación Social Aplicada) eta Universidad Complutense de Madriden (Especialista Praxis de la Sociología del Consumo: Teoría y Práctica de la Investigación de Mercados). 2008tik gaur egun arte Soziologia 2 Saileko irakaslea da. Bere ikerketa lerro nagusiak dira: etxeko lana eta zaintza, genero ezberdintasunak, Denbora Aurrekontuen Inkestak eta denboraren soziologia. Bizitzaren sostengarritasuna zentroan jartzen duen begirada feministatik egiten du lan. AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko kidea da. 

Dozentzia

Graduko ikasketetan, Eguneroko Bizitzaren Soziologiako irakaslea da Soziolgia Graduan eta Komunikazioari Aplikatutako Estatistika irakasgaikoa Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak eta Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduetan. Gradu-ondoko ikasketetan, irakaslea da metodologia feminista, denbora eta genero ezberdintasunak eta etxeko lana eta zaintzaren inguruko irakasgaietan ondorengo Masterretan: Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan, Ikerketa Feministak eta Generokoak, Berdintasun Masterrean. Halaber, Soziologia Graduko koordinatzailea ere bada.

Argitalpen garrantzitsuenak

Proiektu garrantzitsuenak

  • Impacto de la crisis en el reparto y la corresponsabilidad del trabajo doméstico y los cuidados: obstáculos, oportunidades y ambivalencias para el avance hacia la igualdad. UPV/EHU. 2015-2017. Ikertzailea nagusia.
  • La Empleabilidad de l@s Jóvenes: formación, género y territorio. MINECO, Plan Estatal de Investigación Científica y Técnica y de Innovación. 2014-2017. Ikerlari kolaboratzailea. Ikerlari nagusia: Vicent Borràs Català

Zuzendutako tesiak

  • La «triple presencia». Estudio sobre el trabajo doméstico y de cuidados, el trabajo remunerado y la participación sociopolítica. Codirección junto con Teresa Torns. Doktoregaia: Marina Sagastizabal. (Lectura prevista para Julio de 2017). 
  • Estrategias y sistemas colectivos de sostenibilidad de la vida en tiempo de crisis. Un acercamiento a las prácticas y experiencias del Estado Español. Codirección junto con Mertxe Larrañaga. Doktoregaia: Irati Mogollón. (En proceso)

Jakintza-transferentzia eta zabalkunde jarduerak

Enpresa edota administrazioarekin berebiziko garrantzia duten ikerketa kontratuak:

  • Dos décadas de cambio social en la C.A. de Euskadi a través del uso del tiempo. Encuesta de Presupuestos de Tiempo. Euskal Estatistika Erakundea-Eustat. 2015. Ikerlari nagusia.
  • Igorreko aisialdi zerbitzuen azterketa genero begiradatik. Igorreko Udala (Bizkaia). 2015. Ikerlari nagusia.
  • Genero parekidetasunerako Lemoako 1go Plana. Lemoako Udala (Bizkaia) 2014. Ikerlari nagusia.
  • Genero parekidetasunerako Lemoako Diagnostiko parte-hartzailea. Lemoako Udala (Bizkaia). 2012-2013. Ikerlari nagusia.
  • Emakume eta gizonen berdintasunerako Igorreko Igo Udal Plana, 2011-2014. Igorreko Udala (Bizkaia). 2009-2010. Ikerlari nagusia.
  • Igorreko Igo Berdintasun Planerako Diagnostikoa. Igorreko Udala (Bizkaia).  2008-2009. Ikerlari nagusia.
  • El empresariado ante la articulación de la vida laboral y la vida personal y familiar. Estudio sobre los discursos del empresariado en Fuenlabrada, Parla y Valdemoro. Consejo de la Mujer de Madrid. 2003-2004. Ikerlari laguntzailea.

Zabalkunde jarduerak:

  • Udalekin, elkarteekin eta beste motatako tokiko erakundeekin elkarlana egiten du sarritan laneko eta eguneroko deboraren banaketako genero desberdintasunei buruzko hitzaldiak eta formazio zein sentsibilizazio ikastaroak eskainiz.