Aurkezpena

Soziologia eta Gizarte Langintza Saila 50 irakasle eta ikertzailek eta doktorego aurreko 4 ikertzailek osatzen dute. Bi ezagutza-arlo lantzen dituzte: alde batetik, Soziologia, eta bestetik, Gizarte Langintza eta Gizarte Zerbitzuak.
Bere funtzionamendua Euskal Herriko Unibertsitatearen hiru campusetara hedatzen da. Hain zuzen ere, hamabi lizentzia eta diplomaturatan irakasten du; besteak beste, Soziologia eta Gizarte Langintzako lizentzia, Bizkaiko campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean (sailak bertan du egoiza); Gizarte Langintzako diplomatura, Arabako campuseko Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskolan; eta Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza, EHUren hiru campusetako Irakasleen Unibertsitate Eskoletan.    

Lehen zikloko eta bigarren zikloko irakaskuntzaz gain, Soziologia eta Gizarte Langintza Saila hainbat Doktorego Programez arduratu da bi urtez jarraian. Oro har, beste unibertsitate-sail batzuekin aritu da elkarlanean, eta gizarte garaikideko hainbat arlotako gizarte-joera berrien analisia izan du ardatz. Programa horiek 31 doktorego-tesi eman dituzte, eta hainbat ikerketa-ildo finkatu dituzte, nola Soziologia, hala Gizarte Langintzan eta Gizarte Zerbitzuetan. Gaur egun, Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailarekin batera, Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra ematen du.