Sailaren atalak

  • Bizkaia: honako ikastegi hauetako irakasle eta ikertzaileek osatzen dute: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea; Lan Harremanetako Unibertsitate Eskola; Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea (hiru campusetan eskuordetutako unitateekin) eta Irakasleen Eskola; guztiak Bizkaiko campusean. Atal honi dagozkio, baita ere, Gipuzkoako campuseko Irakasleen Eskolan eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean diharduten irakasle eta ikertzaileak. 
  • Araba: honako ikastegi hauetako irakasle eta ikertzaileek osatzen dute: Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskola, Irakasleen Eskola eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea.