Ingeniaritzako nire lehen proiektua: nire enpresari soluzio berritzaileak egiten
- Jakintza adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura
- Campusa: Gipuzkoa
- Ikastegi antolatzailea: Ingenieritza Dualaren Unibertsitate Eskola (IMH - Elgoibar) - Atxikitutako ikastegia
- Gradua: Prozesu eta Produktuen Berrikuntzaren Ingeniaritza
- Garapen-lekua (helbidea): Azkue auzoa, 1. 20870 Elgoibar
Egutegia eta plazak
Data | Hizkuntza | Txanda | Ordutegia | Plazak |
---|---|---|---|---|
2022-05-23 | Gaztelania | Arratsaldez | 15:00-17:00 | 15 |
2022-05-24 | Euskara | Goizez | 09:00-11:00 | 15 |
Jardueraren deskribapen laburra
Helburua da enpresan sortutako benetako proiektu baten analisia eta garapena praktikan jartzea, osagai bat fabrikatzea eskatzen duena, eta proiektuak irauten duen bitartean agertzen diren arazoak konpontzea.
Horretarako:
- Enpresan dagoen arazoa aztertzea.
- Eskatutako pieza CAD/CAM software baten bidez diseinatzea.
- Diseinua prototipatzea 3D inprimagailu batean.
- Piezaren amaierako fabrikazioa.
- Txartel programagarri baten aukerak aztertzea.
- Programazio-ingurunea ikastea.
- Zirkuitua muntatzea eta garatzea.
Landuko diren gaiak/edukiak
Jarduera praktikoak egiteko, honako gai hauek landuko dira:
- Enpresan sortutako arazo bati eman dakizkiokeen irtenbideak lantzea.
- Software egokiaren bidez krokisak egitea eta diseinatzea.
- 3D inprimagailu baten bidez modelatzea.
- Mekanizazio-aukerak ikusi.
- Hardwarea garatzeko plaka bat erabiltzen ikastea.
Egingo diren ekintzak
Ikasleek aktiboki praktikatu ahal izango dute enpresa batek proposatutako proiektu batean, non arazo bat dagoen, eta irtenbide egoki bat aurkitu beharko dute berrikuntzan eta ezagutza zientifikoetan oinarrituta. Praktika gauzatzeko egingo diren ekintzak aurreko atalean ikus daitezke.