Informazio eta orientazio jardunaldiak unibertsitatera sartzekotan dabiltzan 25 eta 45 urtetik gorako ikasleentzat eta lan eskarmentua duten 40etatik gorakoenentzat

Ekainak 1,osteguna, arratsaldeko 16etatik 18etara 3 Campusetan garatuko dira.

Jardunaldi horietan, gai interesgarriak ukitzen dira unibertsitatean sartzekotan dabilen 25 eta 45 urterik gorako ikasleentzat eta lan eskarmentua duten 40etatik gorakoenentzat: matrikula UPV/EHUn nola egin eta unibertsitatean ikasketak hastea.
 

UPV/EHUren aurkezpen bat egiten da:

  • Unibertsitateko antolakuntza (hiru Campusetako banaketa , Fakultateak, Eskolak eta titulazioen eskaintza, arloka).
  • Ikasketa planen egitura (kredituaren kontzeptua, zikloak, ikastaroak, irakasgaiak -motak eta iraupena-, …).
  • Unibertsitateko zerbitzu batzuk (Kultur ekintzak, Kirolak, Ezgaitasunak dituzten pertsonentzako arreta, Psikologia aplikatua, Biblioteka, Enplegu guneak, Hizkuntza ikastaroak...).
  • UPV/EHUn onartua izateko matrikulatzeko prozedura (aurre inskripzioa, matrikula karpeta bidaltzea, zitazio zerrenda, matrikula deialdiaren kontsulta, matrikula epeak, erreserbatutako plaza kopurua eta plazen adjudikazioa).
  • Horretaz gain, beste hainbat puntu argitzen dira: ordutegiak, arduraldi partziala, plaza mugarik gabeko titulazioak; prezio publikoak, bekak eta laguntzak; Itzulpengintza eta Interpretazio gradura eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien gradura, iraunkortasunari buruzko arautegia eta Europako Unibertsitate Eremua.