IZENA EMATEKO PROZEDURA

Izena emateko sistema aldatu da 2018/2019 ikasturtean. Hori dela eta, lehenengo eta behin, ondokoa kontsultatu behar duzu:

 

1. urratsa: Ikasleen izen-ematea

Ikasleak, ezarritako epean, egin beharko du parte hartzeko eskaria; eskariak bere ikastegiko orientatzaileen ONARPENA jaso beharko du geroago.

Ikasturte honetan, baldintzak dituzten jarduera praktikoen kasuan, izen ematea GAUR-en bidez egingo da: ikastegiko orientatzaileek ikasleen eskaerak bete beharko dituzte.

Ohar garrantzitsua! Lekua EZ da behin betikoa; ikaslea zozketaren emaitzen zain geratuko da eskaturiko jarduera praktikoetan parte hartu ahal izateko (3. urratsa).
Eskaerak egiteko epea Jarduerak gauzatzeko epea
2018ko abenduaren 10etik 16ra 2019ko urtarrila eta otsaila

Eskaera egin

 

2. urratsa: Ikasleen egiaztapena orientatzaileen aldetik

Orientatzaileek jardueretan izena eman duten ikasleen eskaeren egiaztapena egin beharko dute, ezarritako epe barruan. Egiaztapen hori eginda, ikasleen eskariak “eskatuta” egoeran geldituko dira, lekuen zozketaren zain.

Ohar garrantzitsua! Orientatzaileek aipatu egiaztapena egin ezean, ikasleek EZINGO dute jarduera praktikoetan parte hartu.
Egiaztapenerako epea Jarduerak gauzatzeko epea
  2018ko abenduaren 17tik 19ra 2019ko urtarrila eta otsaila

Egiaztapena egin

 

3. urratsa: Zozketa

Lekuak ausaz esleituko dira eta itxarote-zerrenda bat sortuko da ere izena eman duten beste ikasle guztiekin. Baldintzak dituzten jarduera praktikoen kasuan, lekuak ikastegika esleituko dira.

Zozketaren emaitzak kontsultatzeko data Jarduerak gauzatzeko epea
  2018ko abenduak 21 2019ko urtarrila eta otsaila

Zozketaren emaitzak

Ohar garrantzitsua!
• Zozketan lekurik lortu ez duten ikasleek EZ dute jarduera praktikoetan parte hartuko.
• Ikasleren batek ezingo balu jarduera praktikora bertaratu, ahalik eta aurrerapen handiagoarekin jakinarazi beharko du.
• Lekuren bat hutsik geratuko balitz, ikasle berri bati esleituko zaio itxarote-zerrendaren ordena zorrozki jarraituz. Ikasleek posta elektroniko bat jasoko dute esleituriko lekua baieztatuz.