orientaTU 2020

orientaTU 2020: orienta zaitez, orienta ditzazun

Unibertsitatearen aurretik egindako ibilbide akademikoak zelan baldintzatzen du ikaslea geroko ikasketetarako? Ezagutu nahi dituzu unibertsitatean eskaintzen ditugun titulazioak eta osatu nahi duzu zure orientatzaile prestakuntza?

Jardunaldi hauetan ezagutzera emango dizkizugu gure unibertsitatean eskaintzen diren graduko ikasketen ezaugarri nagusiak. Jakintza adarren arabera antolatu ditugu jardunaldiak, eta bertan azalduko dizugu, besteak beste, zeintzuk diren unibertsitatera sartzeko bideak, titulazioen sarrerako profilak, ikasketa planak, irteera profesionalak eta abar. Gainera, erakutsiko dizugu informazio hori guztia non bilatu, gero zure ikasleei azaldu ahal izateko.

Edizio honetan, eta segurtasun-neurriak bermatzeko, informazio-saioak on line egingo dira.

Orientatzailea bazara eta zuk ere orientazioa behar baduzu, zain izango gaituzu antolatuko ditugun jardunaldietan.

 

EGUNAK ETA JAKINTZA ADARRAK

Urriak 27, asteartea

Urriak 28, asteazkena

Urriak 29, osteguna

Gizarte eta Lege Zientziak I Gizarte eta Lege Zientziak II - Hezkuntza Arteak eta Giza Zientziak

Azaroak 3, asteartea

Azaroak 4, asteazkena

Azaroak 5, osteguna

Osasun Zientziak Zientziak Ingeniaritza eta Arkitektura

 

ORDUTEGIA

HIZKUNTZA

12:00 - 13:30 Euskaraz
15:00 - 16:30 Gaztelaniaz

 

Orientazio-materiala: