Unibertsitate Orientaziorako Azokak 2018

Ordutegia: 9etatik 14ak arte

Hurrengo azoken datak hauxek izango dira:

  • Gipuzkoako Campusa: 2018ko urtarrilaren 27an
    • Carlos Santamaria zentroa: Osasun Zientzietako graduen stand-ak.
    • Ignacio Maria Barriola zentroa (Gelategia): Gainerako graduen stand-ak eta informazio saioak (Arteak eta Giza Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura, eta Zientziak).

  • Arabako Campusa: 2018ko otsailaren 3an
    • Farmazia Fakultatea

Oharra: Sarbidea eta Bekak + Campusean Bizi standa LETREN FAKULTATEAN.

Eta informazio saio batzuk ere bai: Kontsulta itzazu ordutegiak sarrerako boletinean!

  • Bizkaiko Campusa: 2018 otsailaren 10Ean
    • Bizkaia Aretoa: Osasun Zientzietako graduen stand-ak eta informazio saioak.
    • Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko): Gainerako graduen stand-ak eta informazio saioak (Arteak eta Giza Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura, eta Zientziak).
Oharra: Unibertsitatera sartzearen inguruko informazio saioa streaming-en bitarte eskeiniko da esteka honetan: http://ehutb.ehu.eus/canal1

Ikasleentzako Argibide Zerbitzuak UPV/EHUko graduei buruzko informazio zehatza emateko Azokak antolatzen ditu, unibertsitate-aurreko ikasleen zalantza guztiak argitu eta ikasketen aukeraketa errazteko helburuarekin. Zalantzak banan-banan zein taldeko informazio-saioen bidez argitu ahalko dira.

UPV/EHUko unibertsitate-ikastegi guztietako zenbait irakaslek eta Ikasleeentzako Argibide Zerbitzuak azoketan parte hartuko dute hiru larunbatetan; egun bakoitzean Campus batean, hain zuzen ere. Hortaz, azoka bakoitzean UPV/EHUko hiru campusetan ematen diren gradu guztiei buruzko informazioa eskeiniko da.

Azokak ezaguera-adarren arabera antolatuko dira:

Unibertsitatera sartzeko bideei, tasei, bekei, ostatuari, garraioari, kirol jarduerei, mugikortasun programei, graduondokoei eta abarrei buruzko informazioa ere lortu daiteke.

Horretaz gain, Azoka egunean bertan informazio-saio ezberdinak eskaintzen dira ondoko ikasgeletan.

Nahi izanez gero, Orientaziorako Azoka egunean bertan, Campus bakoitzeko unibertsitate-egoitza bisitatzeko aukera izango duzu. Izena eman esteka honetan: http://resaresidencias.es/paisvasco