Presentación

Aurkezpena

Irudia

SUPREN - SUstainable PRocess ENgineering ikerketa taldea, Bilboko Ingeniaritza  Eskolako  Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza Sailari lotua dago (UPV/EHU) eta ikerkuntza eta garapeneko zenbait jarduera egiten duen taldea da. Ondoren, ikerketa eta garapeneko lerro eta jarduera nagusiak aurkezten dira:

  •  Erregaien, hiri-hondakinen eta hondakin industrialen ezaugarritze fisiko-kimikoa, beraien balorizaziorako.
  • Prozesu termokimiko eta balorizazioen garapena hondakinen birziklapenerako, pirolisi edota gasifikazio-prozesuen bitartez.
  • Prozesu hidrometalurgikoen garapena hondakin industrialen birziklapena eta aprobetxamendurako.
  • Katalizatzaile heterogeneoen prestakuntza, ezaugarritzea eta saiakuntza erreformatze, oxidazio, deshidratazio, hidrogenolisi eta hidrotratamendu-prozesuetarako, bai baliabide berriztaezinetatik abiatuta (petrolio-frakzioak eta gas naturala) baita baliabide berriztagarrietatik abiatuta ere (biomasa).
  • Erreakzio katalitikoen ingeniaritzako kontzeptu aurreratuen aplikazioa, mikroerreakzio-sistemen garapenerako edota bereizketa hautakor integratua duten erreakzio-sistemen garapenerako (destilazio erreaktiboa, mintz-moduluak). Sistema hauek hidrogenoaren ekoizpenan eta biofindegi-prozesuetan (bioerregaiak eta balio erantsi altuko bitarteko produktuak) aplikatzen da nagusiki.

Aipatutako jardueretan garatutako eskarmentuak ikerketa proiektuak garatzea baimentzen ditu hurrengo lerroetan:

  1. Erreakzio-sistema aurreratuen diseinua
  2. Biofindegietan integratutako prozesuak
  3. Hidrogenoaren teknologiak
  4. Hondakinen birziklapena eta balorizazioa
  5. Prozesu hidrometalurgikoen garapena

Ikerketa taldeak ere eskarmentua dauka prozesu-ingeniaritzaren simulazioa eta modelizazioan. Horretarako simulatzaile komertzialak eta simulazio-tresna espezifikoak erabiltzen dira. Esparru honetan ondorengo jarduerak jorratzen dira: datu esperimentalen tratamendua, prozesuen mailakatzea, ereduen sintonizazioa eta prozesu errealen diseinua eta optimizazioa.
 

Albisteak

ENERGIAREN KONBERTSIOA ETA BILTEGIRATZEA LORTZEKO MATERIALEN MASTERRA (MESC+)

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/25

Irudia

MESC+ materialen zientzian eta elektrokimikan oinarritu eta bi urteko iraupena (4 seihileko) duen master bat da. ERASMUS+ programaren barruan aurkitzen da eta Europar Batasuneko 4 herrialde ezberdinetako 5 unibertsitatek (UPV/EHU, UPJV Amiens –Frantzia-, WUT Varsovia –Polonia-, UPS Toulouse –Frantzia- y UL Ljubljana –Eslovenia-), EEBB-eta Australiako 2 unibertsitatek, Europako Ikerkuntza Institutu batek (ALISTORE), Frantziako Energia Biltegiratzen agentziak (R2SE), Esloveniako Kimika Institutu Nazionalak (NIC) eta euskal ikerkuntza zentroa den CIC Energigunek osatzen dute.

Masterreko lehen 3 seihilekotan (1.5 urte) ikasleek klaseetara joan beharko dute eta azken seihilekoan berriz Master Amaierako Lana burutu beharko dute aurrez aipaturiko zentroren batean, DEAKIN (Australia) edo DREXEL-eko (Philadelphia, EEBB) unibertsitateetan, edota masterrarekin erlazionaturiko enpresaren batean (BOSCH, UMICORE, RENAULT, TOTAL, SOLVAY, SAFT, EDF, SOLVIONIC). Lehen seihilekoa (S1) Varsovian irakatsiko da, S2-a berriz Touloussen eta S3 berriz, aukeraturiko espezialitatearen arabera, Bilbon, Ljubljanan edo Amiens-en. Urtean 25-30 ikasleentzako lekua izango da.

Masterra burutuko duten ikasleek Erasmus+ programaren bidez (EMJMD) edo masterrarekin erlazionaturiko enpresen edo ikerketa zentzuen bidez finantzazioa (bekak) lortzeko aukera izango dute.

Masterrean izena emateko epea 2019-ko otsailaren 28an amaitzen da.

Informazio gehiago ondoko esteketan edo ion.agirre@ehu.eus helbidera idatziz lortu daiteke.

https://ec.europa.eu/programmes/erasmus-plus/projects/eplus-project-details/#project/599229-EPP-1-2018-1-FR-EPPKA1-JMD-MOB

https://www.u-picardie.fr/mundus-mesc/