Berezko master eta graduondokoak

Hemendik. Edozein ezagutzatara

Zure ibilbidea gaur egungo gairen batera bideratu nahi duzu? Erabilgarri duzun denborari egokitzen zaion titulu baten bidez? Gure berezko master eta graduondokoak izan daitezke erantzuna.

Kontsultatu Berezko master eta graduondokoen eskaintza 2021-2022 eta izena eman
​​​​​​​Izena ematea zabalik maiatzaren 3tik aurrera

Berezko master eta graduondokoak unibertsitateak berak antolatzen dituen ikasketa espezializatuak dira, malgutasunez egokitzen direnak gizartearen eskaerara. Era berean, oso lagungarriak dira karrera profesionala bideratzeko nahiz karrera horri beste norabide bat emateko.

Gaur egungo hainbat gairi ekiten diete, hala nola zurezko eraikuntza, etika soziosanitarioa, zainketa aringarriak, zibersegurtasuna, hezkuntzako gaitasun digitalak, nazioartekotze korporatiboa, fabrikazio gehigarria, Garapen Iraunkorreko Helburuak edo biktimologia.

Berezko tituluen barruan daude: berezko masterrak (60 kreditu edo gehiago); unibertsitate espezializazioa (30-59 kreditu); unibertsitateko aditu titulua (15-29 kreditu) eta unibertsitate hedakuntzako diploma (30-60 kreditu, eta ikasleek ez dute halabeharrez unibertsitateko titulaziorik izan behar). Horietaz gain, ikastaro osagarriak ere badaude (20 kreditu baino gutxiago), ikasturtean zehar ezagutzak birziklatu eta zabaltzeko eta arlo horietan espezializatzeko helburuaz antolatzen direnak eta dagokion unibertsitate ziurtagiria ematen dutenak.

Zure prestakuntza beharrei ez ezik, erabilgarri duzun denborari ere egokitzeko asmoz, hainbat berezko titulu moduluka egin ahal izango dituzu: kreditu gutxiagoko programak batuz gero, maila goragoko titulazioak lortu ahal izango dituzu zure erritmora.

EHUalumni zaretenontzat, graduondoko gehienek matrikulazioaren gaineko % 3ko deskontua eskaintzen dute.

Jarri gurekin harremanetan. Aholkua emango dizugu zure beharren arabera, eta zalantza guztiak argituko dizkizugu: berezkomasteretagraduondokoak@ehu.eus / 946 017 939