Agrotech (nekazaritza+teknologia) sektorean ekintzailetza: apustu estrategikoa Euskadirentzat (Leire Barañano, @neiker Tecnalia-ren Zuzendari Nagusia “Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza (MBAe3)” Masterrean (2018/11/28)

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/26

Logo del Máster Propio en Emprendimiento y Dirección de Empresas (MBA e3)

Nekazaritzan aplikatzeko teknologiaren inguruan ekintzailea izateko aukera handiak daude gaur egun. Zer motatako teknologia? Uzten jarraipena egitea ahalbidetzen duten sentsoreak, nekazaritza eta abeltzaintzaren kudeaketarako geolokalizazio sistemak, izurriteak kontrolatzeko inteligentzia artifiziala, prozesuak automatikoki kudeatzeko teknologia mugikorra, uztak / ustiapenak / abereak zaintzeko dronak eta abar.

Leire Barañanok, Neiker Tecnaliaren Zuzendari Nagusiak, “Negozio Aukera esanguratsuak Agrotech sektorean” hitzaldia eskaini zuen pasadan ostiralean Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza (MBA e3) Berezko Masterrean. Haren esanetan, “izugarrizko iraultza gertatzen ari da sektore honetako ekoizpen moduetan”. Eusko Jaurlaritzak sektore honetan ekintzailea izateko aukera berriak ikusten ditu eta nekazaritzako elikagaien industrian, bioekonomian eta baso-ekonomian balio-katearen lehiakortasuna hobetzeko apustua egin du. Hain zuzen ere, Barañano Agrotech sektorean lehiakortasuna hobetzeko moduetan zentratu da, adibidez, baliabide fosilak baso-baliabideengatik ordezkatuz, izan ere, azken horiek jasangarriagoak dira; gainera baso-baliabideek negozio aukera handiak eskaintzen dituzte.