Berezko Masterretako eta Graduondokoetako Jardunbide Onei buruzko I. Jardunaldia

Urtarrilaren 10ean arrakasta osoz egin zen, Bizkaia Aretoan, Berezko Masterretako eta Graduondokoetako Jardunbide Onei buruzko I. Jardunaldia.

Lehenengo argitaratze data: 2019/01/17

)
Sara Urionabarrenetxeak jardunaldia aurkeztu du

Etengabeko Prestakuntza osoaren filosofiak aukera eman behar du Unibertsitatea gizartera benetan hurbiltzeko. Unibertsitateak funtsezkoak izan daitezke, eta izan beharko dute, Lisboako Estrategiak, Boloniako prozesuak eta Europa 2020 estrategiak ezarritako helburuak lortzeko. Unibertsitateek “bizitza osora” zabaldu beharko dute haien irakaskuntza funtzioa, eta bermatu beharko dute mota horretako prestakuntza baliozkoa dela maila akademikoan, erabilgarria dela maila profesionalean eta aberasgarria dela maila pertsonalean.

Etengabeko Prestakuntza ahalik eta malgutasunik handienarekin egokitu beharko zaio unean uneko gizarte eskariari: enpresen beharrei, jakintzak eguneratzeari, garatzen ari diren alor berrietan espezializatzeari, eta abar. Premisa horietan oinarrituta, oso zaila izango da Etengabeko Prestakuntzaren zati handi bat irakaskuntza arautuaren bitartez estaltzea. Berezko masterrek eta graduondokoek mota horretako prestakuntzak eskatzen duen azkartasuna, dinamikotasuna, malgutasuna eta egokigarritasuna eskaintzen dute. Hartara, Etengabeko Prestakuntzako jardueretako askok merkatuko eta lehiakortasuneko baldintzei jarraitzen diete, eta faktore horiek erreferente izan beharko dute Unibertsitatearentzat, gizartearekiko harremanak areagotzeko, egokitzeko eta optimizatzeko. Gainera, horrek zenbait jakintza arlotako irakasleen, laguntzaileen eta kanpoko profesionalen ahalmen akademiko osoa uztartzea ahalbidetu beharko du.

Jardunbide onei buruzko I. Jardunaldi honetan gizarte eta enpresa errealitatearen eta unibertsitate arloaren arteko hurbilketa gertatu da, know-how partekatu da eta etorkizunean elkarlanean jarduteko proiektuak planteatu dira.