Tituluaren eskaera: 2008/2009 ikasturtea baino lehen matrikulatutako ikasleak

Titulua igortzeko eskabide-orria bete eta sinatuta, esandako dokumentazioarekin batera, honako aurkeztu ahalko da:

  1. Posta elektronikoz: berezkomasteretagraduondokoak@ehu.eus

  2. Posta arrunta bidez:

    • Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko Errektoreordetza

      Berezko Ikasketetako Unitatea
      -Berezko Tituluetako Negozialekua-

      II. Ikasgelategiaren Eraikina, beheko solairua 
      48940 Leioa (Bizkaia)

  3. Presentzialki bulego hauetan:

    • Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko Errektoreordetza
      Berezko Ikasketetako Unitatea
      -Berezko Tituluetako Negozialekua-
      II. Ikasgelategiaren Eraikina, beheko solairua
      48940 Leioa (Bizkaia)

    • Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza - "Larrako Etxea"
      Agirre Lehendakariaren kalea, 83
      48015 Bilbo

    • Arabako Campuseko Errektoreordetza
      Izardui Komandantearen kalea, 2
      01005 Gasteiz

    • Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza
      Kudeaketa Akademikoaren Bulegoa
      Ignacio Mª Barriola Eraikina
      Elhuyar plaza, 1
      20018 Donostia

Dokumentazioa

Ondokoak dira tituluen eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

  • Berezko titulua luzatzeko eskaria (T-7) (doc ,260.50 Kb)
  • NANaren fotokopia.
  • Pasaportearen fotokopia (ikasle atzerritarrak).
  • Tasak ordaindu izanaren egiaztagiria edo baku-transferentziaren bidez ordainketa egin ondoren diru-transferentzia egin izanaren egiaztagiria bidali behar da Berezko Tituluen Bulegora.
    Tramite honek sor ditzakeen gastuak zure kontu joango dira, eta ez zaizkizu tituluaren prezioari deskontatuko. Beraz, ziurtatu beharko duzu Berezko Tituluen Bulegoari tituluaren prezio osoa heltzen zaiola.

Berezko tituluren bat 93/94 ikasturtea baino lehen egin dutenek, aurreko puntuan adierazitako agiriez gain, honako hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

  • Berezko titulurako sarrera ematen duen tituluaren fotokopia erkatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa, biak parekatzeko; edo titulua eskatu izanaren agiria. Berezko titulurako sarrera ematen duen titulua 1988. urteaz geroztik UPV/EHUn eskuratu dutenek ez dute agiri hau aurkeztu behar. 

Tasak murriztuak ordaintzeko eskubiderik izanez gero hori egiaztatzen duen agiria:

  • Familia ugari berezietako kideek ez dute ezer ordaindu beharko.
  • Familia ugari orokorretako kideek matrikularen %50 ordaindu beharko dute.
    Familia ugari bateko kide izatea aldundiak edo erakunde eskudunak emandako agiri ofizialaren fotokopia konpultsatu baten bidez edo fotokopia eta jatorrizkoaren bidez, biak parekatzeko, egiaztatuko da; agiri hori iraungi gabe egongo da. Iraungita badago, agiri hori berritzeko tramiteak egiten ari direla egiaztatzen dutenek jaso ahal izango dituzte familia ugariaren onurak.
  • Ekintza terroristen biktimek, eta euren ezkontide eta seme-alabek, salbuespen osoa izango dute.
    Ekintza terroristen biktimek, izaera hori egiaztatzeko, Barne Ministerioko Hiritarrentzako eta Terrorismoaren Biktimei Laguntza Emateko Azpizuzendaritza Orokorrak emandako agiria aurkeztuko dute.
  • Ezgaitasunak dituzten ikasleek, organo eskudunak onartuta ezintasunaren maila %33tik gorakoa dutenek, ez dute tasarik ordaindu beharko.
    Egoera hori aldundiak edo eskudun erakundeak emandako agiriaren bidez egiaztatu beharko da.
  • Genero indarkeriaren biktimak:
    Genero indarkeriaren biktimak erabat salbuetsi daude, (genero indarkeriaren biktimatzat hartuta Indarkeriaren biktimei laguntzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean dauden koordinazio mekanismoei buruzko martxoaren 1eko 29/2011 Dekretuan zehaztutakoak) eta egoitza berean bizi diren haren kargurako 25 urtetik beherako seme-alabek agindu honetan araututako salbuespenak eta murrizketak aplikatzeko eskubidea izango dute.

Ordaindu beharreko prezioak:

 Titulu mota  Arrunta  Familia ugaria
 Kategoria orokorra

 Familia ugaria. Kat. Berezia
 Ekintza terroristen biktimak
 %33-ko ezgaitasuna

Genero-indarkeriaren biktima

Berezko masterra  190,17 € 95,09 € 0 €
Unibertsitateko espezialista  161,83 € 80,92 € 0 €
Unibertsitate hedakuntzako diploma  88,05 € 44,03 € 0 €
Berezko titulua graduko unibertsitarioa  80,97 € 40,49 € 0 €
Unibertsitate aditua  80,97 € 40,49 € 0 €
Berezko titulu lotua  74,18 € 37,09 € 0 €
Tituluen bikoizketa  71,58 € 35,79 € 0 €

Tasa hauek 2020ko irailaren 30era egongo dira indarrean.