Tituluaren eskaera: 2008/2009 ikasturtetik aurrera matrikulatutako ikasleak

Eskaera ON LINE egingo da hemen sakatuta.

Aplikazio informatikoarekin arazorik edukiz gero, Berezko Tituluen Bulegora honako dokumentu hau bidali ahalko da: Berezko titulua luzatzeko eskaria (T-7) (doc ,260.50 Kb) esandako dokumentazioarekin batera:

  1. Posta elektronikoz: berezkomasteretagraduondokoak@ehu.eus
  2. Posta arruntz:

    Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko Errektoreordetza
    Berezko Ikasketetako Unitatea
    -Berezko Tituluetako Negozialekua-

    II. Ikasgelategiaren Eraikina, beheko solairua 
    48940 Leioa
    Bizkaia

  3. Presentzialki bulego hauetan:

    Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko Errektoreordetza
    Berezko Ikasketetako Unitatea
    -Berezko Tituluetako Negozialekua-

    II. Ikasgelategiaren Eraikina, beheko solairua 
    48940 Leioa (Bizkaia)

    Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza - "Larrako Etxea"
    Agirre Lehendakariaren kalea, 83
    48015 Bilbo

    Arabako Campuseko Errektoreordetza
    Izardui Komandantearen kalea, 2
    01005 Gasteiz

    Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza
    Kudeaketa Akademikoaren Bulegoa

    Ignacio Mª Barriola Eraikina
    Elhuyar plaza, 1
    20018 Donostia

Dokumentazioa

Ondokoak dira tituluen eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

  • NANaren fotokopia.
  • Papaportearen fotokopia(ikasle atzerritarrak).
  • Tasak ordaindu izanaren egiaztagiria, ondoko artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
  • Tasak murriztuak ordaintzeko eskubiderik izanez gero hori egiaztatzen duen agiria.

 

Zenbatekoa eta ordinketa era

Zenbatekoa

Ikasleak tituluen eskaeragatik oraindu beharrekoa modo automatikoan kalkulatuko da tituluen eskaera egitean.

Ordainketa era

  • Ikaslearen izena daukan ordainketa agiri bidez (tituluen eskaera egitean lortzen da). Ordainketa ondoren aipatzen den  Kutxabanken kontuan egin behar da, eta ordainketa egitean, kutxak zigilua jarri behar du ordainagirian. Ordainagiri horren jatorrizkoa Berezko Ikasketen Atalera bidali behar da. Ikasleak kopia gordeko du eta horixe izango da ordainketa egiaztatzeko bere esku izango duen agiria.
  • Baku-transferentziaren bidez. Ordainketa egin ondoren diru-transferentzia egin izanaren egiaztagiria bidali behar da Berezko Tituluen Bulegora.
    Tramite honek sor ditzakeen gastuak zure kontu joango dira, eta ez zaizkizu tituluaren prezioari deskontatuko. Beraz, ziurtatu beharko duzu Berezko Tituluen Bulegoari tituluaren prezio osoa heltzen zaiola.

Diru-sarrerak honako kontu zenbakian egin behar dira:

KUTXABANK Nº 20950292923239008657
IBAN KODEA: ES8820950292923239008657
SWIFT edo BIC KODEA: BASKES2B

Tituluen tasak murriztu edo ez ordaintzeko eskubidea:

  • Familia ugari berezietako kideek ez dute ezer ordaindu beharko.
  • Familia ugari orokorretako kideek matrikularen %50 ordaindu beharko dute.
    Familia ugari bateko kide izatea aldundiak edo erakunde eskudunak emandako agiri ofizialaren fotokopia konpultsatu baten bidez edo fotokopia eta jatorrizkoaren bidez, biak parekatzeko, egiaztatuko da; agiri hori iraungi gabe egongo da. Iraungita badago, agiri hori berritzeko tramiteak egiten ari direla egiaztatzen dutenek jaso ahal izango dituzte familia ugariaren onurak.
  • Ekintza terroristen biktimek, eta euren ezkontide eta seme-alabek, salbuespen osoa izango dute.
    Ekintza terroristen biktimek, izaera hori egiaztatzeko, Barne Ministerioko Hiritarrentzako eta Terrorismoaren Biktimei Laguntza Emateko Azpizuzendaritza Orokorrak emandako agiria aurkeztuko dute.
  • Ezgaitasunak dituzten ikasleek, organo eskudunak onartuta ezintasunaren maila %33tik gorakoa dutenek, ez dute tasarik ordaindu beharko.
    Egoera hori aldundiak edo eskudun erakundeak emandako agiriaren bidez egiaztatu beharko da.
  • Genero indarkeriaren biktimak:
    Genero indarkeriaren biktimak erabat salbuetsi daude, (genero indarkeriaren biktimatzat hartuta Indarkeriaren biktimei laguntzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean dauden koordinazio mekanismoei buruzko martxoaren 1eko 29/2011 Dekretuan zehaztutakoak) eta egoitza berean bizi diren haren kargurako 25 urtetik beherako seme-alabek agindu honetan araututako salbuespenak eta murrizketak aplikatzeko eskubidea izango dute.

Ordaindu beharreko prezioak:

Tarifak
 Titulu mota  Arrunta  Familia ugaria
 Kategoria orokorra

 Familia ugaria. Kat. Berezia
 Ekintza terroristen biktimak
 %33-ko ezgaitasuna

Genero-indarkeriaren Biktima

Berezko masterra  185,99 € 93,00 € 0 €
Unibertsitateko espezialista  158,27 €  79,14 € 0 €
Unibertsitate hedakuntzako diploma 86,11 € 43,06 € 0 €
Berezko titulua graduko unibertsitarioa  79,19 €  39,60 € 0 €
Unibertistateko aditua 79,19 € 39,60 € 0 €
Berezko titulu lotua 72,55 € 36,28 € 0 €
Tituluen bikoizketa 70,00 €  35,00 € 0 €

Tasa hauek 2019ko irailaren 30era egongo dira indarrean.