2008/2009 ikasturtetik matrikulatutako ikasleak

Eskaera ON LINE egingo da hemen sakatuta.

Aplikazio informatikoarekin arazorik edukiz gero, Berezko Tituluen Bulegora honako dokumentu hau bidali ahalko da:

  • Ziurtagiri eskaria (C-3) (doc ,235.50 Kb) inprimakia beteta eta sinatuta. 
  • NANaren fotokopia (espainiar nazionalitatedunak), nortasun txartelaren fotokopia (Europar Batasuneko beste herrialde batzuetakoek) edo PASAPORTEAREN fotokopia edo EGOILIAR TXARTELAREN fotokopia (Europar Batasunetik kanpokoek).
  • Kasuan kasuko tasak ordaindu direla egiaztatzen duen ordainagiria.
  • Tasak murriztuak ordaintzeko eskubiderik izanez gero hori egiaztatzen duen agiriak.

Ordainketa era

  • Ikaslearen izena daukan ordainketa agiri bidez tituluen eskaera egitean lortzen da). Ordainketa ondoren aipatzen den  Kutxabanken kontuan egin behar da, eta ordainketa egitean, kutxak zigilua jarri behar du ordainagirian. Ordainagiri horren jatorrizkoa Berezko Ikasketen Atalera bidali behar da. Ikasleak kopia gordeko du eta horixe izango da ordainketa egiaztatzeko bere esku izango duen agiria.
  • Baku-transferentziaren bidez. Ordainketa egin ondoren diru-transferentzia egin izanaren egiaztagiria bidali behar da Berezko Tituluen Bulegora.
  • Nire ordainketen bidez, banka elektronikoaren erabiltzaile edo kreditu-txartel baten titular gisa

Tramite honek sor ditzakeen gastuak zure kontu joango dira, eta ez zaizkizu tituluaren prezioari deskontatuko. Beraz, ziurtatu beharko duzu Berezko Tituluen Bulegoari tituluaren prezio osoa heltzen zaiola.

TARIFAK Arrunta Familia ugaria.
Kategoria orokorra

Familia ugaria.
Kategoria berezia
Ekintza terroristen biktimak     Genero-indarkeriaren biktimak
%33-ko ezgaitasuna

ZIURTAGIRIA 27,96 € 13,98 €  0 €

Tasa hauek 2020ko irailaren 30era egongo dira indarrean.

Hau guztia, ondoren agertzen den helbidean aurkeztu beharko da:

  • eskaneaturik: berezkomasteretagraduondokoak@ehu.eus helbide elektronikora 
  • Berezko Ikasketetako Unitatea
     Berezko Tituluetako Negozialekua-
    II. Ikasgelategiaren Eraikina, beheko solairua
    48940 Leioa (Bizkaia)