Unibertsitate Espezializazioa: Industria 4.0rako Datuen Analitika Prediktiboko Proiektuak

Titulu mota
Graduondokoa: Unibertsitateko Espezialista
Kreditu kopurua
30.0
Prezioa
4 050,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

Titulu honek datuen analitika prediktiboa aztertzen du ikuspegi praktiko eta aplikatu batetik. Alde batetik, soluzioen gainean eraikitako proiektuei buruzko ikuskera osoago batetik lan egiten da, haien kudeaketan eta garapenean zerikusia duten profil giltzarrien ikuspegia integratuta. Bestetik, proiektu hauen ezaugarriak zehaztu egiten dira negozio testuinguru erreal batentzat: hain zuzen, Industria 4.0ranzko eraldaketan (Fabrikazio Aurreratua / Adimenduna) dauden manufaktura enpresen testuingurua.

Hala, ikasleek gaitasun multzo handiago bat barneratzen dute, eta aukera emango die horrek proiektuetan eginkizun garrantzitsuago bat izateko eta haien arrakastarako baldintzak ulertzeko, industria negozioaren eta erabilitako teknologien ikuspegitik.

Zergatik ikasi

  • Ingeniariei beren ibilbide profesionala berrorientatzen laguntzen die, manufaktura industriak gaur egun eskatzen duen profil baterantz.
  • Ikuspegi global bat izango duzu industrian hedatzen diren proiektuen errealitateari eta haren negozio nahiz teknologia beharrei buruz.
  • Datuen analitikaz gainera, industria proiektu hauen beste fase eta teknologia giltzarri batzuk integratzen ditugu.
  • Makina Erremintaren Institutuaren (IMH) abala, erreferentea prestakuntza dualean.

Sartzeko profila

Titulu hau bereziki pentsatuta dago 3 urteko esperientzia profesionala duten Informatika Ingeniaritza, Industria Ingeniaritza, Ingeniaritza Elektroniko, Telekomunikazio Ingeniaritza eta antzeko beste adar batzuetako tituludunentzat. Berriki graduatutako ikasleen kasuan, enpresa ikuspegi aurreratu bat egiaztatzea eskatuko zaie, eta beren proiektuak garatu izana tituluaren xede diren teknologietan.

Gainera, beste titulu batzuk dituzten pertsonen eskaerak ere baloratuko dira, aintzat harturik haien esperientzia profesionala eta tituluaren xede diren alor tekniko, teknologiko eta industrialekiko hurbiltasuna.

Irteera profesionalak

Industria enpresa bateko ingeniaria, espezializatua datuen analitikako proiektuen gainbegiratzean eta beharrezko soluzio teknologikoen hornitzaileekiko interlokuzioan.

Informazioaren teknologietan esperientzia duen profil baten espezializazioa, Industria 4.0rako datuen analitika proiektuen arduradun gisa.

Ekintzailea startup batean, espezializatua manufaktura enpresetarako datuen analitika proiektuen garapenean.