Unibertsitate Espezializazioa: Abdomeneko Paretako Kirurgian

Titulu mota
Graduondokoa: Unibertsitateko Espezialista
Kreditu kopurua
30.0
Prezioa
1 050,00 euro

Presentación

Hizkuntza: GAZTELANIA

Azken urteetan, Kirurgia Orokorraren barruan, espezialitate kirurgiko gisa eratzeraino garatu da Abdomeneko Paretaren Kirurgia (APK). Espezialitate horrek kirurgia orokorraren bolumenaren erdia baino gehiago hartzen du hirugarren mailako ospitaleetan, eta zirujau orokor askok kirurgia teknika ugari eta kirurgia osoa prestatzeko prozedurak eta hor sortutako konplikazioak artatzeko baliabideak ikasi behar izan dituzte.

Basurtuko Unibertsitate Ospitalearen APK taldeak hasieratik bereganatu zuen egunean jartzeko eta espezialitatea dibulgatzeko erantzukizuna. Espezialitate horren gaineko prestakuntzari dagokionez, UPV/EHU bezalako erakunde batean egitea aukeratu zen, kalitatezko prestakuntza bermatzen baitu eta hura jardun profesionalean txertatzeko gaitasuna baitu, bai EAEn (Osakidetzan) bai kanpoan.

Zergatik ikasi

  •  Estatuan kirurgiaren arlo honetan prestakuntza eskaintzen unibertsitate ikastaro bakarra da.
  •  Oso ospitale gutxitan sortu da patologia horretan espezializatutako Unitate Espezifiko bat.
  •  Basurtuko Unibertsitate Ospitalearen APK unitatea erreferentziako unitate bat da patologia horretan, Osakidetzaren barruan.
  •  Unitatea osatzen duten zirujau gehien-gehienak unibertsitateko irakasleak dira (UPV/EHUko Kirurgia eta Erradiologia eta Medikuntza Fisikoa saila).

Sartzeko profila

Medikuntzan eta Kirurgian lizentziadunak nagusiki, kirurgiako espezialista gisa prestatu direnak edo BAME espezializazio prozesuan daudenak, baldin eta abdomeneko paretaren patologiari lotutako alderdi espezifikoak ikasi nahi badituzte. Interesgarria da, halaber, Erizaintzako tituludunentzat, instrumentatzaile kirurgiko gisa lan egiten badute, baita Instrumentazio Kirurgikoko tituludunentzat ere (Argentina, Uruguay, Txile…).

Praktikak

Praktikak nahitaezkoak dira. Hiru modalitatetan banatzen dira: ikasgelako praktikak (kasu praktikoak eztabaidatzea), tailerrak (suturak eta materialak), praktikak ospitaleratze aretoetan eta laguntza ebakuntza gelan.