Berezko Masterra: Aeronautikako Teknologiak

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
60.0
Prezioa
1 200,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

Euskadiko sektore aeronautikoa hazkunde betean dago, bai ekoizpenari dagokionez bai lanpostuak sortzeari dagokionez. Industria aeroespazialaren egungo desafioetako bat lehiakortasunari eustea da, sektorearen eskakizun teknologikoen etengabeko bilakaerari erantzunez. Beraz, erronka horri aurre egingo dioten pertsonak behar dira. Master honen bidez, propultsio aeronautikoren eta aeroegituren diseinuaren teknika aurreratuenak eskuratzen dituzte ikasleek, sektorea hobetzeko helburuari begira.

Prestakuntza programaren alor nagusiak dira: aerodinamika, aeroelastikotasuna, material eta egitura aeronautikoak, materialen dinamika eta nekea, aeropropultsioa eta kalkulu eta diseinu softwarearen erabilera.

Zergatik ikasi

  • Sistema aeroespazialei aplikatutako kalkulu eta diseinu mekanikoan sakondu ahal izango duzu.
  • Prestakuntza edukiak definitzean, aintzat hartu dira gure erkidegoko sektore aeroespazialeko enpresen beharrak.
  • Prestakuntza osagarri egokia da industria ingeniaritzaren adar klasikoetako gradudunentzat.
  • Egresatuen lanbideratze tasak oso onak dira, etengabeko hazkundean dagoen industria sektore bat delako.

Sartzeko profila

Industria Teknologietan edo Ingeniaritza Mekanikoan berriki graduatutako pertsonak.

Titulu hau bereziki diseinatuta dago aldi berean UPV/EHUko Industria Ingeniaritzako edo Ingeniaritza Mekanikoko masterraren 2. urtea egin nahi duten ikasleentzat.

Ingeles ezagutzak baloratuko dira.

Irteera profesionalak

Jasotako prestakuntza bereziki egokia da sektore aeroespazialeko enpresetan diseinu edo kalkulu ingeniari gisa lan egiteko (stress engineer).

Gure ikasleek lana aurki dezakete Euskadiko Kluster Aeroespaziala (Hegan) osatzen duten enpresetan (Aernnova, ITP edo Sener) eta sektoreko multinazional handietan (Airbus, Hegan, RollsRoyce, Europako Espazio Agentzia –ESA–, etab.).

Praktikak

Praktikak enpresetan egiteko aukera eskaintzen da, irakats aldia amaitzean (iraila-otsaila), sei hilabetez (martxoa-abuztua).