Berezko Masterra: Ahoko eta Aurpegiko Mina eta Tenporalaren eta Barailaren Arteko Artikulazioaren Arazoak

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
70.0
Prezioa
5 950,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

Aho eta aurpegiaren aldea organismoan dugun konplexuenetako bat da, bertan diren organo eta sistemak era askotarikoak baitira.

Aho eta aurpegiko egituretan sortutako mina tratatzea da medikuntzaren espezialitate batzuen eskumena da, bai eta odontologo eta estomatologoena ere.

Berezko titulu honek prestakuntza profesionala eskaintzen du odontoestomatologiaren arloan, beharrezkoa osasunaren arloko beste espezialista batzuen ondoan lan egin ahal izateko eta, minaren diagnosian eta tratamenduan parte hartzeko.

Master honen irakaskuntzan aritzen dira profesional medikuak eta beste jakintza arlo batzuetakoak, minari buruz zeinek bere ikuspuntua dakarrelarik, diziplina anitzeko ikusmoldea lortzeko. Eskaintzen den prestakuntzak eduki praktiko eta kliniko handia du eta, horren baitan, ikasleek ardura izango dute, profesional esperimentatuen zuzendaritza pean, aho eta aurpegiko mina lekarketen edozein koadro kliniko luketen pazienteen diagnosi eta tratamendua emateko, sarri askotan mediko espezialista eta fisioterapeuten laguntzarekin.

Zergatik ikasi

  • Gai izango zara aho eta aurpegiko minari buruzko diagnosiak egiteko, lanbidearen jardunean sarri gertatzen diren errakuntza diagnostikoak ekiditen lagunduz.
  • Odontologiaren ikusmolde globala izango dugu, ikuspuntu medikoago batez.
  • Jakintza lortuko duzu munduko odontologiako gradu guztietan garatzen ari den lanak ezagututa.
  • Jakintza profesionalak interpretatzen ikasiko duzu, ebidentzian oinarritutako odontologiaren ikuspegitik abiatuta.

Sartzeko profila

Odontologiako gradu edo lizentziatura.

Odontologia gustukoa baduzu eta ardura bazaizu zeure pazienteen diagnosi oso eta zuzena egitea, formazio zabalagoa behar duzu aho medikuntzaren zenbait alderdiren inguruan.

Aho eta aurpegiko mina garapen betean ari den arloa da eta kabinete odontologikoetan sarrien egin ohi den kontsulta. Arlo honetako ikaskuntzari esker, gogobetetze profesional handiak izango dituzu eta pazienteak balioesteko modua aldaraziko dizu.

Irteera profesionalak

Ez da esklusibotasunaz ari eta jarduteko arlo profesionala baina aho eta aurpegiko minari buruzko prestakuntza aurkezpen gutun ezin hobea da, lana aurkitzeko lagungarri izan dakizukeena. Era honetako prestakuntza oso ongi balioesten da espezialitate ezberdinetako kontsulta gehienetan.

Praktikak

Graduondoko honen irakaskuntzan eduki praktiko eta kliniko handia dago. Kreditu guztietatik 44, pazienteekiko irakaskuntza praktikoan egiten dira.

Praktika hauek derrigorrezkoak dira eta ikasle bakoitzari esleituko zaizkio pazienteak eta hauen diagnosia, diagnosi diferentziala egingo dute, proba osagarriak eskatu, tratamendua agindu eta eboluzio klinikoa kontrolatu, beti ere irakasleek gainbegiratuta. Gainera, ordu kopuru aski handia bideratuko da, kasuak eztabaidatzeko saio klinikoak egitera. Nahi baita, graduondokoa amaitzerakoan, esperientzia kliniko esanguratsua metatzea.

Moduluka egiteko aukera

Ikasleen profil desberdinei eta haien denbora erabilgarritasunari egokitzeko asmoz, “Ahoko eta Aurpegiko Mina eta Tenporalaren eta Barailaren Arteko Artikulazioaren Arazoak” Berezko Masterrak, 3 Unibertsitate Titulaziotara sarbidea eskaintzen du (2 titulazio Unibertsitateko Aditu eta Berezko Master bat).

Kreditu gutxiagoko prestakuntza programak gehituz ikasleek maila handiagoko titulazioak lor ditzakete, aurrez ezarritako epemugarik gabe.

  1. Ahoko eta Aurpegiko Mina eta Tenporalaren eta Barailaren Arteko Artikulazioaren Arazoak (BM) (70 ECTS)
  2. Tenporalaren eta Barailaren Arteko Artikulazioaren Arazoak (A) (16 ECTS)
  3. Aho eta Aurpegiko Mina (A) (16 ECTS)

BM: Berezko Masterra
A: Unibertstateko Aditua