Unibertsitate Espezializazioa: Ahoko Inplantologia eta Mikrokirurgia

Titulu mota
Graduondokoa: Unibertsitateko Espezialista
Kreditu kopurua
35.0
Prezioa
2 467,50 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

Ahoko inplantologia etengabe garatzen eta berritzen ari den odontologiaren adar bat da. Gaur egun, adar horretan, kalitatezko prestakuntza behar da, hortzak aurreikus daitekeen modu eraginkor batez eta luzerako ordezkatzeko.

Inplantologia tratamendu batean sortzen diren konplikazio eta porrot gehienak planifikazio faltagatik izaten dira.

Gure graduondokoak beharrezkoa den prestakuntza eskaintzen du odontologia, estomatologia eta aho-masailetako kirurgiaren arloko profesionalek inplanteen terapeutikaren plangintza integrala egiteko gaitasuna egiazta dezaten.

Prestakuntza programan, oinarrizko ezagutza ematen da, paziente bakoitzari banakako aplikazio klinikoa egiteko, diagnostikoaren, plangintzaren, kirurgiaren eta errestaurazioaren arloetan. Teknika aurreratuei dagokienez, ehun gogorrak eta bigunak birsortzeko ezagutza berritzaileena erakusten da, baita ahoko mikrokirurgiaren prozedurak ere.

Irakasle taldea mistoa da, eta tartean dira UPV/EHUko irakasleak eta eremu pribatuko ikertzaileak eta akreditatu klinikoak. Metodologian, berriz, eduki teorikoarekin batera, tailer aurreklinikoak eta praktika klinikoak egiten dira pazienteekin.

Graduondokoan, inplantologiaren industriaren laguntza jaso da, eta horien artean, ebidentzian oinarritutako beren argitalpen zientifikoak direla eta, mundu osoan nabarmendu diren erakundeak eta enpresak daude.

Zergatik ikasi

  • Hortz errehabilitazioaren eta edentulismo partzialaren tratamendua zuk zeuk planifikatzeko eta burutzeko gaitasunak eskuratuko dituzu.
  • Pazienteak oinarrizko, aurreratu eta konplexu gisa sailkatzeko gai izango zara, eta horrela tratamenduan auto-ebaluatu eta zure gaitasuna zehaztu ahal izango duzu.
  • Inplantologia industriaren lankidetza dugu (erakunde esanguratsuenak nazioartean).
  • Prezioa oso lehiakorra da, ezagugarri berbereko beste prestakuntza programa batzuekin alderatuta.

Sartzeko profila

Beharrezkoa da titulu ofizialen bat izatea, eta interesgarria da aldez aurretik oinarrizko kirurgia prozedurei buruzko prestakuntza edukitzea. Hautaketa prozesuan, oso garrantzitsua da ingeles zientifikoa menderatzea; izan ere, inplantologiari buruzko ikerketa aurreratuenak hizkuntza horretan argitaratutako aldizkari zientifikoetan argitaratzen dira.

Irteera profesionalak

Inplantologiaren arloko jardun klinikoa, autonomo gisa edo besteren kontura. Eskuratuko duzun titulua onartuta dago, lanbidean eta lan merkatuan.

Praktikak

Eduki praktiko klinikoa graduondokoaren edukien % 75 da. Aurreikuspeneko eta ebidentzia zientifikoko irizpide klinikoen ikuspegitik gehien akreditatu diren inplante sistemekin egingo duzu lan. Ikaskuntza kirurgikoaren kurba progresiboa dela ikusiko dugu.