Unibertsitate Espezializazioa: Ariketa Fisikoa eta Bizi Estilo Osasuntsuak

Titulu mota
Graduondokoa: Unibertsitateko Espezialista
Kreditu kopurua
30.0
Prezioa
2 310,00 euro

Aurkezpena

Ariketa fisikoa, hezkuntza fisikoko profesionalek helburu espezifikoekin diseinatu eta dosi egokietan programatutako jarduera fisiko gisa, preskripzio zinez eraginkorra da gaixotasun kronikoen prebentzio, tratamendu eta bilakaerarako. Hala ere, ez zen horren eraginkorra izango elikadura osasuntsua, estresaren kontrola, loaren higienea eta gai toxikoen kontsumoaren prebentzioa barne hartuko lituzkeen tratamendu paralelorik ezean, beti ere arrisku faktore ezberdinak eta prebentzio unibertsal eta selektiboa aintzat hartuta.

Osasun zaintzan ari zaren profesionala edo osasunaren hobekuntzarako tratamenduan aurrera egiteko konpromisoa hartu duren lanbidean ari bazara, espezializazio titulu honetan parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizugu, zeure prestakuntzaren hobe beharrez.

Gaitasun orokorrak:

  • Ariketa fisikoa osasuna hobetzeko osagai integral gisa aurkeztea, bai populazio osasuntsuarentzat nola gaixotasun kronikoen prebentzio eta tratamendurako.
  • Portaera eta jokabide osasuntsuak (ariketa fisikoa, elikadura eta osasunerako psikologia) sustatzea, gizakiaren zainketa, eritasunaren prebentzio eta osasunaren sustapenaren oinarri.
  • Elkarlanean oinarritutako jakintza erraztea, osasuneko profesionalen artean, osasunaren eta gaixotasun kronikoen prebentzio eta tratamenduaren hobe beharrez.

Zergatik ikasi

  • Osasunaren eremuan espezializatutako graduondoko bakarra, pertsonaren osasuna hobetzeko diziplina anitzeko tratamendua bere baitan integratzen duen programa teoriko eta praktiko bakarra.
  • Osasunaren eta ongizatearen tratamenduan eta hobekuntzan izen eta izana duten akademiko eta profesionalek irakatsitakoa.
  • Modulukako egitura, adituaren titulu bi lortzeko bide eskaintzen duena bloke ezberdinetan matrikulatuta.
  • Lan merkatuan ezberdinduko zaituen profila ikasi eta zeureganatuko duzu, osasunaren arloan ere aukerak biderkatuz.

Sartzeko profila

Bereziki aproposa jarduera fisikoaren zientzietan, giza nutrizioa eta dietetikan, psikologia, medikuntza, erizaintza eta, osasunaren arloari eta pertsonen zaintza integralari lotutako beste edozein titulaziotako unibertsitate mailako tituludunentzat.

Irteera profesionalak

Gaixotasuna identifikatu eta sustraitik erauzi nahi duten osasuneko profesionalek, diziplina anitzeko tratamendua bide, bizitza estilo osasuntsuei buruzko jakintza eta “pasioa” partekatuko dute, bizi estilo kaltegarriei loturiko gaixotasunak prebenitu, tratatu eta iraultzeko helburuaz.

Prestakuntza akademiko honez jabetuta, jakintza hobea baliatu ahal izango du profesional bakoitzak zein bere lan eskumenaren arloan, diziplina askotariko prestakuntzak pertsona osotasunean ulertzen lagunduko duelarik.

Praktikak

Hezkuntza eta Kirol Fakultateak hitzartutako ikastegien sarea eskaintzen du graduko praktikak egiteko, ikastaroa amaitzerakoan interesa lukeen ikasleari aukera hori eskaintzeko bitartekari izan daitekeena.

Moduluka egiteko aukera

Ikasleen profil desberdinei eta haien denbora erabilgarritasunari egokitzeko asmoz, Unibertsitate Espezializazio honek, “Ariketa Fisikoa eta Bizi Estilo Osasuntsuak”, 3 Unibertsitate Titulaziotara sarbidea eskaintzen du (2 Unibertsitateko Aditu eta Unibertsitate Espezializazio bat)

Kreditu gutxiagoko prestakuntza programak gehituz ikasleek maila handiagoko titulazioak lor ditzakete, aurrez ezarritako epemugarik gabe.

  1.  Ariketa Fisikoa eta Bizi Estilo Osasuntsuak (UE) (30 ECTS)
    +Ariketa Fisikoaren Diseinua eta Osasunerako Baliospena
    +Ohitura Osasuntsuen Garapen eta Sustapena (A) (15 ECTS)
  2. Ariketa Fisikoaren Diseinua eta Osasunerako Baliospena (A) (15 ECTS)
  3. Ohitura Osasuntsuen Garapen eta Sustapena (A) (15 ECTS)
1=2+3

UE: Unibertsitate Espezializazioa
A:   Unibertsitateko Aditua