Unibertsitateko Aditua: Ariketa Fisikoaren Diseinua eta Osasunerako Baliospena

Unibertsitateko aditu titulua
Prestakuntza programa hau Ariketa Fisikoa eta Bizi Estilo Osasuntsuak Unibertsitate Espezializazio Tituluaren parte da.
  • Kredituak: 15 ECTS kreditu
  • Prezioa: 1155 €

Titulu honetan garatuko diren gaitasun nagusiek honako hauetan dute oinarri:

  • Egungo bizimoduek eragindako gaixotasun kronikoen kausa nagusiak eta fisiopatologia aztertu, diziplina askotariko tratamenduaren beharra eta ondorioak ulertu ahal izateko.
  • Jakitea nola balioesten den pertsona alderdi fisiko eta fisiologikoetan, ariketa fisikoaren bidezko esku hartze bat egin aurretik, tratamenduaren eraginkortasuna neurtzeko.
  • Ariketa fisikoaren bidezko esku hartze eta tratamenduen inguruko azken ebidentzia zientifikoak jakitea, patologia ezberdinak pairatzen dituzten pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzeko.
  • Balioespen eta esku hartzeko prozeduretan parte hartu eta modu praktikoan bizitzea, ariketa fisikoan izan dezaketen aplikazioaren ulertzeko.

Modulu honetan sartzen dira fisiopatologiari, balioespen klinikoari eta fisiologiari buruzko eduki teorikoak, bai eta emaitzen interpretazioari buruzkoak ere, ariketaren diseinuari aplikatzeko. Tailer praktikoak laborategiko praktiketan gauzatzen dira nagusiki gorputz osaera, sasoi fisikoaren, ariketa fisikoaren, sedentarismoaren, indarraren eta hauskortasunaren balioespen zuzen edo zeharkakoa lantzeko. Halaber, aurkeztuko dira gorputz eta adimenaren jarduera motorei, intentsitate handiko entrenamenduei, indarrari, hauskortasunari eta autoliberazio miofaszialari aplikatutako mintegiak.