Berezko Masterra: Arreta Goiztiarra

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
60.0
Prezioa
4 002,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

Arreta goiztiarra (AG) garapenean aldakuntza eta nahasmendu duten edo izateko arriskuan diren 0-6 urte bitarteko umeei zuzendutako zerbitzu integratua da. Nahaste hauek une ezberdinetan –jaio aurrean, jaiotzean, jaio ondoren, haurtzaro goiztiarrean– gerta daitezke eta arlo ezberdinetan –kognizioan, motrizitatean, sentsorialean, emozionalean, portaeran, mintzamenean, edo somatikoan- eragina izan.

AGak bi mailatan esku hartzen du: 1. Prebentzioan, arazo hauek agertzea saihesten du 2. Arazoak daudenean, maila sendagarri-aringarrian lan egiten du, beraiek zuzentzeko ala bere ondorioak leuntzeko.

Asko dira AGean aritzen diren zerbitzuak: hezkuntza, medikuntza, psikologia, logopedia giza-zerbitzuak... Berezko Master hau zerbitzu hauetan diharduten edo jardun nahi duten profesionaletara zuzendua da. 

Ikuspegi integral eta diziplinartekotik, ume eta familia hauen premiei erantzuteko gaitzen du eta AGean espezializatutako zerbitzuetan lan egiteko EAEan eskatzen den prestakuntza eskaintzen du.

Zergatik ikasi

  • Perspektiba zabaleko prestakuntza teoriko eta praktikoa ematen du, integratua eta diziplina anitzekoa, unibertsitate eta arlo profesionaleko irakasleekin.
  • Master honen diseinu eta irakaskuntzan hartzen dute parte UPV/EHUren Psikologia, Medikuntza eta Erizantza, Lan Harreman eta Gizarte Langintza eta Hezkuntza fakultateek.
  • Modulukako egitura dauka, ikasturte batean edo bitan egiteko aukera eskainiz.
  • Euskal gobernuak ezarritako baldintzak betetzen ditu, arreta goiztiarrean espezializatutako zerbitzuetan lan egiteko.

Sartzeko profila

Arreta goiztiarrari loturiko unibertsitate titulua duten pertsonak, bai osasun zientzietan (medikuntza, erizaintza, fisioterapia, psikologia, logopedia, terapia okupazionala), bai gizarte zientzietan (irakasle ikasketak, haur hezkuntza, gizarte hezkuntza, hezkuntza fisikoa, psikopedagogia, pedagogia, gizarte lana). Lehenetsiko da arreta goiztiarrari loturiko atazetan diharduen profesionalen sarbidea.

Irteera profesionalak

Arreta goiztiarreko master honek gaitasuna ematen du arreta goiztiarrean espezializatutako zerbitzuetan profesionalki lan egiteko, barne direla Euskal Autonomia Erkidegoko haur garapenerako eta arreta goiztiarrerako guneak.

Honez gain, prestakuntza espezializatua ematen du, 0 eta 6 urte bitarteko garapenean nahasterik prebenitzeko, antzemateko, ebaluatzeko eta birgaitzeko zerbitzu eta programetan aritzeko, hezkuntzaren, osasunaren, gizataldeen, gizarte zerbitzuen, haurren babesteko zerbitzuen zein beste eremuetan burututa.

Praktikak

Ikasleek nahitaezko praktikak egingo dituzte (9 kreditu, gutxi gora behera 150 ordu) arreta goiztiarrerako zerbitzuetan, begirale espezialistan tutore dutelarik.  Praktika hauek tituluaren zuzendaritzak gestionatuko ditu.

Moduluka egiteko aukera

Ikasleen profil desberdinei eta haien denbora erabilgarritasunari egokitzeko asmoz, “Arreta Goiztiarra” Berezko Masterra, 3 Unibertsitate Titulaziotara sarbidea eskaintzen du (Unibertsitateko Aditu, Unibertsitate Espezializazio eta Berezko Master bat)

Kreditu gutxiagoko prestakuntza programak gehituz ikasleek maila handiagoko titulazioak lor ditzakete, bi urtetako epean.

  1. Arreta Goiztiarra (BM) (60 ECTS)
    + Oinarriak eta Ebaluazioa Arreta Goiztiarrean (A) (20 ECTS)
    + Esku-hartzea Arreta Goiztiarrean (UE) (40 ECTS)
  2. Oinarriak eta Ebaluazioa Arreta Goiztiarrean (A) (20 ECTS)
  3. Esku-hartzea Arreta Goiztiarrean (UE) (40 ECTS)
1=2+3

BM: Berezko Masterra
UE: Unibertsitate Espezializazioa
A:  Unibertsitateko Aditua