Berezko Masterra: Arreta Osoa Zainketa Aringarrietan

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
60.0
Prezioa
4 500,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

Populazioaren zahartzea eta gaixotasun kroniko edo endekapenezkoak dituzten pertsona kopuruaren igoera erronka garrantzitsuak dira gizarte garatuetan. Zainketa aringarriek, beraz, osasun publikoaren arlo garrantzitsu bat osatzen dute. Pertsonen bizitza amaitzen ari denean, sufrimenduari, duintasunari, zainketarako beharrei eta bizi kalitateari erreparatzen zaie arlo honetan.

Gaixotasun sendaezin baten egoera aurreratuan dauden pertsonek, hots, egoera kliniko terminalean daudenek, arreta gizatiarra eta konpetentea emango dieten profesionalak behar dituzte, beren premia fisikoak, emozionalak, sozialak eta espiritualak asetzeko.

Master honen helburua da ikasleei beharrezkoak diren ezagutzak, gaitasunak eta jarrerak erakustea, jarduera kliniko eta psikosozial eraginkor bat burutzeko gai izan daitezen, eta aldi berean, ikertu eta kudeaketa lanak egin ditzaten. Horrela, gaixoei eta haien ingurukoei arreta osoa eskaini ahal izango diete, terminaltasun eta kronikotasun egoeretan.

Masterrak, gainera, ikerketa, prestakuntza etengabea eta kalitatezko zainketa aringarrien difusioa planteatzen ditu, jarduera ardatz gisa.

Zergatik ikasi

  • Programa teoriko eta praktiko integral bat eskaintzen du, arlo klinikoa eta soziosanitarioa, ikerketa eta kudeaketa biltzen dituena.
  • EAEko profesionalek ematen dute, esperientzia handia dutenak bai arlo klinikoan bai irakaskuntzan.
  • Prestakuntza osatzeko, tutoretzapeko praktikak egiten dira, gure erkidegoaren Zainketa Aringarrien eta Soziosanitarioen Zerbitzu prestigiotsuetan.
  • Erraztasunak ematen dira, ikasleek ikasketak eta lana uztartzeko aukera izan dezaten.

Sartzeko profila

Osasun Zientzietako profesionalak (Medikuntza, Erizaintza, Farmazia, Psikologia, Gizarte Langintza, Fisioterapia) eta antzeko tituluren bat dutenak, zainketa aringarrien arloan lan egiteko interes eta motibaziorekin.

Irteera profesionalak

Fase terminalean dauden gaixoen arretan inplikatutako profesionalek zainketa aringarrien gaineko prestakuntza eduki behar dute, pertsona horien eskubideak eta duintasuna bermatzeko eta arreta osoa eskaintzeko, laguntza maila guztietan. Prestakuntza akademiko hori edukiz gero, errazago kontratatuko dituzte arlo horretan. Era berean, prestakuntza hori edukitzea baldintza bat izango da, Osasun Ministerioaren Zainketa Aringarrien Prestakuntza Aurreratuko Diploma eskuratu ahal izateko.

Praktikak

Nahitaezkoak dira ikasle guztientzat. Praktika horien txandaketak ospitaletan (Santurtziko San Juan de Dios ospitalea), etxebizitzetan eta arlo soziosanitarioan egingo dira.