Berezko Masterra: Babesgabetasun Egoeran dagoen Haurtzaroa, Egoitza eta Familia Harrera eta Adopzioa

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
62.0
Prezioa
4 402,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

Masterraren helburua da ikasleek haurtzaroan ematen diren babesgabetasun egoerak sakon ulertzea, baita egoitza eta familia harrera prozesuetan eta adopzioan inplikatutako alderdi guztien berri izatea ere. Ikastaro honen bidez, prozesu horiek aurrera eramateko beharrezkoa den garapen profesionala eta pertsonala lortzeko gaitasun, jarrera, tresna, prozedura eta estrategia egokiak eman nahi zaizkie ikasleei. Azken batean, oinarri teoriko-praktiko sendo bat eskaini nahi da, interesa duten pertsonei, gaitasun eta jarrera egokiak ez ezik, oinarrizko irizpideak emateko; hartara, harrera nahiz adopzioari aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak egoki hautatzeko eta erabiltzeko gai izango dira.

Zergatik ikasi

  • Prestakuntza edukiak bizitzeko, haiekin esperimentatzeko eta jarduteko aukera eskaintzen du.
  • Prestakuntza integrala ematen du, garapen profesionalaren alderdi kognitiboak, emozionalak eta pertsonalak barne hartuta.
  • Egoera babesgabean dauden adingabeen gizarte jardunaren ikuspegi komunitarioa sakon lantzen da.
  • Erdigunean jartzen ditu partaide guztien harremanen dimentsioa, zainketa eta auto-zainketa.

Sartzeko profila

Titulu hauek lehenesten dira: Gizarte Hezkuntza, Pedagogia, Lehen Hezkuntza, Haur Hezkuntza, Psikologia, Gizarte Langintza eta Soziologia.

Haurren babesaren arloan eta, zehazki, egoitza eta familia harreran eta adopzioan lanean diharduten edo lan egin nahi duten pertsonak bilatzen ditugu.

Irteera profesionalak

Masterra amaituta, prestakuntza bereziki baliagarria izango zaie ikasleei familia edo egoitza harrera erregimenean dauden edo adopzioan hartutako adingabeekin eta haien familiekin lanean diharduten diziplina anitzeko taldeetan sartzeko, bai arlo publikotik bai pribatutik (gizarte zerbitzuak, adingabeen zentroak, elkarteak, fundazioak eta zentro pribatuak, hezkuntza erakunde formalak eta ez-formalak, etab.).

Praktikak

Topaketak egiten dira egoitza eta familia harreran eta adopzioan profil zabala eta esperientzia handia duten profesionalekin. Aurrez aurreko saio horietara joatea nahitaezkoa da.