Berezko Masterra: Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna: Berdintasunaren Eragileak

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
60.0
Prezioa
2 940,00 euro

Aurkezpena

Titulu hau berdintasun eragileen prestakuntza erreferente bat da, bai EAEn bai beste testuinguru batzuetan. Administrazio publiko nahiz sektore pribatuetan berdintasun politikak diseinatzeko, garatzeko eta ezartzeko ezinbestekoak diren profesionalak prestatzen ditugu. Figura profesional horren eginkizuna da gaur egungo lege aginduak eta printzipioak praktikan jartzea, zeharkako ikuspegi batez, eta, bereziki, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Euskal Legean jasotakoak: aukera eta soldata berdintasuna, dibertsitate eta diferentziaren errespetua, generoaren araberako rolak eta estereotipoak ezabatzea, ekintza positiboak, ordezkaritza orekatua, eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurka borrokatzea.

Masterra UPV/EHUn eman da, 2001. urteaz geroztik. Gizartean harrera zabala izan du, balorazio bikaina jaso du, eta ikasleen emaitzak ere oso onak izan dira.

Zergatik ikasi

  • Master erreferentea da EAEn, eta Emakunderen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa jasotzen du.
  • Hamazazpi urte hauetan, 400 berdintasun eragile prestatu ditugu.
  • Titulua gizartearen arlo publikoan nahiz pribatuan dauden berdintasun politiken beharrei lotuta dago.
  • Tutoretzapeko praktikak ematen dira, berdintasun eragileen ekimen profesional errealak ezagutzeko.

Sartzeko profila

Edozein titulu akademikoren graduduna (lehengo lizentzia eta diploma). Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna interesatzen bazaizu eta zure gizarte konpromisoa eta lana uztartu nahi badituzu, master honek aukera bikaina eskaintzen dizu.

Irteera profesionalak

Master honen bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako eragileak presatu nahi dira, berdintasun politikak bultzatu, diseinatu eta ezartzeko gai izan daitezen administrazio publikoan, enpresetan eta hezkuntzan.

Praktikak

Praktikak nahitaezkoak dira, eta 10 ECTS kreditu balio dute. Ikastaroan egiten dira administrazioaren hainbat mailatan (udalerrietan, foru aldundietan, maila autonomikoan), gizarte eta ekonomia erakundeetan, sindikatuetan, enpresa pribatuetan, etab.