Berezko Masterrak eta Graduondokoak 2018/2019

Katalogoaren azala

Berezko master eta graduondokoak unibertsitateak berak antolatzen dituen ikasketa espezializatuak dira, malgutasunez egokitzen direnak gizartearen eskaerara. Era berean, oso lagungarriak dira karrera profesionala bideratzeko nahiz karrera horri beste norabide bat emateko.

Berezko tituluen barruan daude: Berezko Masterrak (60 kreditu edo gehiago); Unibertsitate Espezializazioa (30-59 kreditu); Unibertsitateko Aditu Titulua (15-29 kreditu) eta Unibertsitate Hedakuntzako Diploma (30-60 kreditu, eta ikasleek ez dute halabeharrez unibertsitateko titulaziorik izan behar). Horietaz gain, Ikastaro Osagarriak ere badaude (20 kreditu baino gutxiago), ikasturtean zehar ezagutzak birziklatu eta zabaltzeko eta arlo horietan espezializatzeko helburuaz antolatzen direnak eta dagokion unibertsitate ziurtagiria ematen dutenak.

Zure prestakuntza beharrei ez ezik, erabilgarri duzun denborari ere egokitzeko asmoz, 2018-2019 ikasturtean estreinakoz hainbat berezko titulu moduluka egin ahal izango dituzu: kreditu gutxien dituzten programak batuz gero, maila goreneko titulazioak lortu ahal izango dituzu zure erritmora.

EHUAlumni zaretenontzat, graduondoko gehienek matrikulazioaren gaineko % 3ko deskontua eskaintzen dute. EHUAlumni izan nahi baduzu, hemen egin zaitezke.

Berezko tituluen eskaintza

A-Z

Gora