Unibertsitateko Aditua: Bertako Egurran eta Arkitekturan. Ekoizpena eta Aplikazioa

Unibertsitateko aditu titulua
Prestakuntza programa hau Zurezko Egiturak, Eraikuntza eta Diseinuan Berezko Masterraren parte da.
  • Kredituak: 15 ECTS kreditu
  • Prezioa: 525 €

Ikastaro honek hiru irakasgai ditu: “Bertako Egurra: Ekoizpena, Kudeaketa eta Eraldaketa”, “Zura Arkitekturan” eta “Zura Eraikuntzako Egituretan”.

Lehenengo irakasgaiaren aztergai nagusiak dira basogintza Euskal Autonomia Erkidegoan, baso kudeaketa eta egiturazko egurraren industria eraldaketa.

Bigarren irakasgaiak material gisa hartzen du egurra, eta haren ezaugarriei, erabilerei eta jasangarritasunari erreparatzen die.

Azkenik, hirugarren irakasgaiak egurrezko egiturak aztertzen ditu, haien erresistentzia, eta egitura motak alderatzen ditu.

Gainera, bisitaldiak egiten dira sektoreko enpresetara, eta adituen hitzaldiak eta kasu azterketak antolatzen dira.