Unibertsitate Espezializazioa: Bideojokoen Garapena

Unibertsitate Espezializazio Titulua
Prestakuntza programa hau Bideojokuen Programazioa eta Garapena Berezko Masterraren parte da.
  • Kredituak: 30 ECTS kreditu
  • Prezioa: 960 €

Berezko titulu hau bideojoko baten garapenean oinarritzen da, eta, nahiz eta asko programatuko den, ikasleek erabili ahal izango dituzte goi mailako lengoaiak  (C# eta blueprints) eta bideojoko komertzialen motorrak (Unity eta Unreal Engine). Hasteko, ikasiko dugu hainbat bideojoko tipikoren modelatua, prototipoak eta doikuntzak egiten, Unityren bidez. Gero, Unreal Engine motorra aztertuko dugu, A++ jokoetan gehien erabiltzen den bideojoko profesionalen motorretako bat. Amaitzeko, programatzaile ekipoak kudeatzen ikasiko dugu, negozio ereduak, eta bideojoko bat egitean lege aldetik kontuan hartu behar diren gaiak. Prestakuntza amaitzeko, Modulu Amaierako Proiektu bat egingo da; zehazki, bideojoko oso bat sortzea, taldeka.