Berezko Masterra: Bideojokuen Programazioa eta Garapena

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
60.0
Prezioa
1 920,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA
Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/videojuegos/home

Bideojokoek gero eta garrantzi handiagoa dute gure gizartean, ez bakarrik entretenimenduaren sektorean izugarri hedatuta daudelako. Izan ere, beste hainbat arlotan ere erabiltzen dira: hala nola hezkuntzan, psikologian eta giza portaerari lotutako bete zientzia batzuetan, enpresa arloan, arkitekturan eta barne diseinuan. Hala, urtetik urtera, bideojokoen industriak etekin handiagoak eta lanpostu gehiago sortzen ditu, eta programazioarena da zalantzarik gabe gehien baloratzen den profiletako bat.

Masterraren helburua da informatika arloko trebetasunak eta ezagutzak garatzea, bideojokoak diseinatu, programatu eta ekoizteko, era honetako produktu bat martxan jartzeko behar diren tresnak, lengoaia eta teknologia erabilita.

Masterraren lehen atalean, gai teknikoagoak lantzen dira (C++, OpenGL, Matematika eta Fisika, Bideojokoen arkitektura, Scripting,...); ondoren, alderdi kreatiboari erreparatzen zaio (diseinua, produkzioa...); azkenik, bideojoko bat sortzen da, Unreal Engine motorra eta C++ lengoaia erabilita, ikasturte amaierako proiektu gisa.

Zergatik ikasi

  • Master hau antzeko masterrak baino ia 10 aldiz merkeagoa da.
  • Bideojoko baten programazio arlo espezifikoenei buruzko prestakuntza eskaintzen du, bideojoko estudioetan lan egingo duten profesionalak trebatzeko, gai izango direnak Unreal Engine eta Unity motorrak erabiltzeko.
  • Irakasleak mundu akademikotik eta alor profesionaletik datoz, esperientzia zabala dute eta milioika kopia saldu dituzte.
  • Izaera praktiko nabarmena duen masterra da, eta garrantzitsua da talde lana, lan merkatuak eskatzen duen bezala.

Sartzeko profila

Informatika, Fisika edo Ingeniaritzako unibertsitate tituludunentzat. Oso garrantzitsua da ikasteko gogo bizia edukitzea eta bideojokoen oso zalea izatea.

Irteera profesionalak

Masterra amaitzean, gai izango zara programatzaile junior gisa bideojokoen estudio batean aritzeko, edo zure proiektua sortzeko. Gainera, hurbil dauden beste alor batzuetan ere lan egiteko moduan egongo zara: hala nola simulazioan, bisualizazio arkitektonikoan, errealitate birtualean, etab.

Praktikak

Masterraren bigarren moduluan, praktikak egin ahal izango dira ikasleak hartzeko interesa duten enpresetan. Praktikak egitea Modulu Amaierako Proiektuaren baliokidea izango da.

Moduluka egiteko aukera

Bideojokuen Programazioa eta Garapena  (60 ECTS) (BM)

Ikasleen profil desberdinei eta haien denbora erabilgarritasunari egokitzeko asmoz, “Bideojokuen Programazioa eta Garapena” Berezko Masterrak, 3 Unibertsitate Titulaziotara sarbidea eskaintzen du (2 Unibertsitate Espezializazio eta Berezko Master bat).

Kreditu gutxiagoko prestakuntza programak gehituz ikasleek maila handiagoko titulazioak lor ditzakete, aurrez ezarritako epemugarik gabe.

1. Bideojokuen Programazioa eta Garapena (BM) (60 ECTS)
    + Bideojokoen Programazioa (EU) (30 ECTS)
    + Bideojokoen Garapena (EU) (30 ECTS)

2. Bideojokoen Programazioa (UE) (30 ECTS)

3. Bideojokoen Garapena (UE) (30 ECTS)

1= 2 + 3

BM: Berezko Másterra
UE: Unibertsitate Espezializazioa