Berezko Masterra: Digital Management & ERP: Enpresaren Kudeaketa 4.0

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
60.0
Prezioa
2 970,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

Eraldaketa digitalaren ondoriozko iraultzak gizarteari, ekonomiari eta erakundeen kudeaketari eragiten die, eta negozio eredu guztiz berritzaileen agerpena ekarri du. Gauzak horrela, laugarren “industria” iraultza honek bere-bereak ditu honako hauek guztiak: Gauzen Interneta (IoT), produkzio gehigarria, kooperatiboa eta inteligentea, fabrikazio pertsonalizatua, sarean enkriptatzeko sistemak, enpresa baliabideak planifikatzeko tresnak (ERP) edo enpresen posizionamendu digitala.

Negozioen arloan aldaketa hori kudeatzeko gai diren profesionalen eskaera areagotzen ari da, eta masterrak behar horri erantzuten dio, zeharkako ikuspuntu tekniko eta malgu batetik.

Master honetan, enpresaren kudeaketaren hainbat arlotan parte hartzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatuko dituzu, eta, horrez gain, ingurune digitaletan informazioa egoki kudeatzen ikasiko duzu; ingurune digital horretan bertan negozio joera eta eredu berriak identifikatuko dituzu; eta, sarean eta ingurune digitaletan banatutako lan taldeak lideratzeko, zuzentzeko eta koordinatzeko gaitasuna lortuko duzu.

Zergatik ikasi

  • Kudeaketaren alderdi digitalean dauden prestakuntza beharrei erantzuten die, eta horretan espezializatzeko eta etengabe prestatzeko bide bat da.
  • Egitura modularra eta malgua du, modu independentean egin daitezkeen bi espezializazio titulutan oinarritzen dena.
  • Gaitasun handiko irakasle adituak ditu, bai UPV/EHUkoak bai kanpokoak.
  • Borondatezko praktikak egiteko aukera ematen du.

Sartzeko profila

Masterra eskaintzen zaie bai profil anitzeko gradudun berriei (EAZ, Ekonomia, Marketing, Ingeniaritza, etab.), bai enpresa arloan diharduten profesionalei. Enpresa kudeaketari lotutako azken berriak ezagutu nahi badituzu, abangoardiako prestakuntza bat jasotzeko interesa baduzu eta laugarren industria iraultzari ihes egiten utzi nahi ez badiozu, hauxe da zure graduondokoa.

Irteera profesionalak

Haren zabalera, zeharkakotasuna eta malgutasuna direla eta, master honek irteera ugari eskaintzen ditu era askotako enpresetan: ERP kudeatzaileak; 4.0 ezartzeko eta digitalizatzeko proiektuetako kudeatzaileak; salmenten administrazio teknikaria; arduradun administratiboak; kanpo aholkulariak, sustatzaileak edo ekintzaileak; oinarri teknologikoko enpresa berrietako profesionalak; etab.

Praktikak

Praktikak hautazkoak dira, eta prozedura Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduaren kasuan arrakasta handiz egiten denaren parekoa da, non egresatu bakoitzak batez beste bi praktika egiten dituen.

Moduluka egiteko aukera

Digital Management & ERP: Enpresaren Kudeaketa 4.0  (60 ECTS) (BM)

Ikasleen profil desberdinei eta haien denbora erabilgarritasunari egokitzeko asmoz, “Digital Management & ERP: Enpresaren Kudeaketa 4.0” Berezko Masterrak , 3 Unibertsitate Titulaziotara sarbidea eskaintzen du (2 Unibertsitate Espezializazio eta Berezko Master bat).

Kreditu gutxiagoko prestakuntza programak gehituz ikasleek maila handiagoko titulazioak lor ditzakete, aurrez ezarritako epemugarik gabe.

  1. Digital Management & ERP: Enpresaren Kudeaketa 4.0  (BM) (60 ECTS):
    + Enpresaren Kudeaketa Digitala (UE) (30 ECTS)
    + Enpresa-kudeaketarako Sistemak-ERP (UE) (30 ECTS)
  2. Enpresaren Kudeaketa Digitala (UE) (30 ECTS)
  3. Enpresa-kudeaketarako Sistemak-ERP  (UE) (30 ECTS)
1 = 2+3

BM: Berezko Masterra
EU: Unibertsitate Espezializazioa