Berezko Masterra: Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza (MBA e3)

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
60.0
Prezioa
3 499,80 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA
Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/ieae/mbae3

Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza Masterra (MBAe3) negozio proiektu berritzaile bat lideratu eta kudeatu nahi duten pertsonentzat diseinatutako graduondoko bat da. Prestatzen dituen profesionalek negozio berriak mugitzeko autonomia exekutiboa eta gaitasuna dute, eta enpresa errotuetan zuzendaritza postuak bete ditzakete.

Batez ere, profil teknikoa (ingeniaria, arlo zientifiko-sanitarioaren diziplinak, etab.) duten profesionalei eskaintzen zaie, eta, orobat, enpresa arloari lotuta ez dagoen unibertsitate prestakuntza izanik (Giza Zientziak, Zuzenbidea, etab.), enpresa kudeaketari eta zuzendaritzari buruzko gaitasunetan trebatzeko beharra duten guztiei. Modu espezifikoan, “zerotik” abiatuta enpresa proiektu bat sortzeko behar diren trebetasunak eta egin behar diren urratsak lantzen dira, eta ekintzaileei laguntza ematen zaie negozio plana definitzeko prozesu osoan, ekintzaileen ekosistemaren eragile nagusiekin harremanetan jartzeko erraztasunak emanda.

Zergatik ikasi

  • Sektore estrategikoetan proiektu berrien buru izateko gai izango zara.
  • Proiektu pilotu erreal bat sortu ahal izango duzu zure negozio ideiatik abiatuta, eta haren bideragarritasuna ebaluatu ahal izango duzu.
  • Eskolak eta tutoretzak unibertsitateko irakasleek eta hainbat arlotako profesional adituek ematen dituzte, erdizka.
  • Prestakuntza integrala jasoko duzu enpresa kudeaketaren eta zuzendaritzaren arloan (MBA).

Sartzeko profila

MBAe3 masterrak 25 pertsona bakarrik hautatzen ditu. Ez zaie aldez aurretik enpresa prestakuntza eskatzen, eta horien artean, profil profesional heterogeneoak nahasten saiatzen gara. Aintzat hartuko da hautagaiek enpresa proiektu/ideia propio bat izatea, eta lehentasuna izango dute ekonomiarekin eta enpresarekin zerikusirik ez duten jakintza arloetako unibertsitate ikasketak dituzten ikasleek.

Irteera profesionalak

  • Enpresa zuzendariak eta kudeatzaileak
  • Oinarri teknologikoko enpresa berrien sustatzaileak/ekintzaileak
  • Berrikuntzarekin lotutako sektoreetako profesional autonomoak
  • Enpresak sortzen laguntzen duten erakundeetako aholkulariak
  • Zientzia eta teknologiaren transferentziaren kudeatzaileak
  • Goraka ari diren arloetan espezializatutako zuzendari exekutiboak