Unibertsitate Espezializazioa: Enpresa-kudeaketarako Sistemak-ERP

Unibertsitate Espezializazio Titulua
Prestakuntza programa hau Digital Management & ERP: Enpresaren Kudeaketa 4.0 Berezko Masterraren parte da.
  • Kredituak: 30 ECTS kreditu
  • Prezioa: 1.485 €

Enpresa baliabideak planifikatzeko sistemak (enterprise resource planning edo ERP) informazio egitura gerentzialak dira, enpresen funtzio arloak integratzen dituztenak. Sistema hauen (ERP) ezagutza eta erabilera erakundeek gero eta gehiago eskatzen duten gaitasun bat da.  Espezializazio titulu honek ikasleak trebatuko ditu enpresa kudeaketarako ERP erabileran eta ulermenean. 

Graduondoko honen ERP prestakuntza liderra da merkatuan, eta presentzia handia du enpresetan eta administrazioetan. Bokazio praktiko argi batekin, ERP prestakuntza lizentzia batekin lan egiten da, ariketa praktikoak eginez eta eguneroko operazioak simulatuz hainbat alorretan: Finantzak, Proiektuen Kudeaketa, Erosketak, Salmentak, Produkzioaren Planifikazioa, Giza Baliabideak eta Talentuaren Kudeaketa.

ERP prestakuntzako 180 ordu espezifikoez gainera (ordenagailu praktikak), graduondoko honek beste 75 ordu eskaintzen ditu kudeaketa prestakuntzan, prestakuntza saioak garatuz kontabilitate analitikoko eredu aurreratuetan, talentu-kapital intelektualaren kudeaketa, lan kudeaketa, etab.  UPV/EHUren Enpresa Kudeaketarako Sistemak Espezializazio Titulu honen prestakuntza programa osatzeko, graduondoko amaierako lana (4,5 kreditu) egiten da, edo borondatezko praktikak enpresetan.

Programa sintetikoa:

  • ERP-a Sarrera, Finantzak eta Controlling (6,7 ECTS kreditu)
  • ERP-a: Proiektuak eta Erosketak (6 ECTS kreditu)
  • ERP-a: Salmentak (3,4 ECTS kreditu)
  • ERP-a: Ekoizpena (3 ECTS kreditu)
  • ERP-a: Giza Kapitalaren (HCM-aren) kudeaketa eta Talentuaren (Success Factors-en) Kudeaketa (6,4 ECTS kreditu)
  • Amaierako Lana (4,5 ECTS kreditu)