Unibertsitate Espezializazioa: Enpresa-kudeaketarako Sistemak-ERP

Unibertsitate Espezializazio Titulua
Prestakuntza programa hau Digital Management & ERP: Enpresaren Kudeaketa 4.0 Berezko Masterraren parte da.
  • Kredituak: 30 ECTS kreditu
  • Prezioa: 1.485 €

Enpresa baliabideak planifikatzeko sistemak (enterprise resource planning edo ERP) informazio egitura gerentzialak dira, enpresen funtzio arloak integratzen dituztenak. Sistema hauen (ERP) ezagutza eta erabilera erakundeek gero eta gehiago eskatzen duten gaitasun bat da.

Graduondoko honetan merkatuan liderra den ERP prestakuntza ematen da. Bokazio praktiko argi batekin, ERP prestakuntza lizentzia batekin lan egiten da, ariketa praktikoak eginez eta eguneroko operazioak simulatuz hainbat alorretan: Finantzak, Proiektuen Kudeaketa, Erosketak, Salmentak, Produkzioaren Planifikazioa, Giza Baliabideak eta Talentuaren Kudeaketa.

ERP prestakuntzako ordu espezifikoez gainera, graduondoko honek beste ordu eskaintzen ditu kudeaketa prestakuntzan, prestakuntza saioak garatuz kontabilitate analitikoko eredu aurreratuetan, talentu-kapital intelektualaren kudeaketa, lan kudeaketa, etab.  Graduondoko amaierako lanak edo borondatezko praktikak enpresetan programa hezigarria osatzen dute.