Unibertsitate Espezializazioa: Enpresaren Kudeaketa Digitala

Unibertsitate Espezializazio Titulua
Prestakuntza programa hau Digital Management & ERP: Enpresaren Kudeaketa 4.0 Berezko Masterraren parte da.
  • Kredituak: 30 ECTS kreditu
  • Prezioa: 1.485 €

Informazioan oinarritutako laugarren industria iraultza dela-eta (4.0 industria) bizi dugun paradigma ekonomiko aldaketak eragin sakonak ditu enpresa kudeaketaren alor guztietan. Hala, enpresen kudeaketan kontuan hartu beharreko funtsezko elementu bihurtu dira enpresaren estrategia eta posizionamendu digitala, bezeroekiko harreman eredu berriak, edo teknologia berrien erabilera: hala nola Gauzen Interneta, produkzio gehigarria, kooperatiboa eta adimenduna, fabrikazio pertsonalizatua, sareko enkriptazio sistemak (Blockchain), fintech-ak, digitalizazioa…   

Graduondoko proposamen honek erantzun egin nahi die antolakuntzen kudeaketaren alor digitaleko prestakuntza beharrei, espezializazio, birziklapen eta eguneratze bide bat eskainiz kudeaketaren arloko gradudun eta profesionalei.

Jakina denez, gero eta gaitasun digital gehiago eskatzen dira management alorrean, eta bat datoz eskaera horretan enplegatzaileak eta gradudunak. Espezializazio Ikastaro honen helburuetako bat da, hain zuzen, bere egresatuen enplegagarritasuna hobetzea. Prestakuntza programak egoki uztartzen ditu gaitasun tekniko espezifikoen eta zeharkako gaitasunen garapena, eta balio anitzeko kualifikazio profesional bat ematen du. Internetek eta teknologia berriek gero eta garrantzi handiago duten ingurune ekonomiko eta sozial batean, kudeaketaren profesionalek arlo digitalean duten ezagutzan sakondu behar dute, trebetasunez aritzeko antolakuntza lanetan eta etengabe egokitzeko transformazio ekonomiko, produktibo eta sozialetara.

Programa sintetikoa:

  • Administrazioa eta Kudeaketa ITa  (9,5 ECTS kreditu)
  • Eremu Digitalean, Estrategian, Informazioko eta Datu-Babeseko Segurtasunean Negozio Modeloak. (4,4 ECTS kreditu)
  • Marketina eta Komunikazio Digitala (3,6 ECTS kreditu)
  • English for Business Communication (5 ECTS kreditu)
  • Enpresaren Mundura Hurbiltzea: Praktikak, Bisitak eta Kanpoko Heziketa. (3 ECTS kreditu)
  • Amaierako Lana (4,5 ECTS kreditu)