Berezko Masterra: Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa (Executive MBA)

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
65.0
Prezioa
4 899,70 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA
Informazi gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/ieae/kudeaketan-masterra

Gure helburu nagusia daenpresa zuzendaritzari buruzko diziplinarteko prestakuntza osoa ematea esperientzia duten profesionalei, beren zuzendaritza lana hobetu dezaten honako hauei esker:

  • Ingurunea eta horrek beren erakundeetan duen eragina hobeto ezagutzea.
  • Kudeaketa teknika aurreratuak erabiltzea, eta oinarrizko zuzendaritza gaitasunak eta trebetasunak garatzea.
  • Enpresa arloen ezagutza globala eta elkarri lotutakoa.
  • Enpresa jardueraren gizarte erantzukizunaren gaineko sentsibilizazioa.
  • Ekonomia berrian eta erakundeen eraldaketa arloetan ematen diren joeren analisia eta ezagutza.
  • Eta, bereziki, elkarrekintzaren bidezko ikaskuntza, jakin mina partekatzeko prest dauden eta enpresa esperientzia eta jakituria handia duten pertsonekin.

Plazen % 20 inguru langabetuei eskaintzen zaizkie, enpresa esperientzia handia dutenei lehentasuna ematez.

Zergatik ikasi

  • Hogeita hamar urte daramatzagu profesionalak eraldatzen: euskal enpresetan erantzukizun karguak dituzten 1.200 zuzendarik baino gehiagok egin dute master hau.
  • Ikasleek batez beste 15 urteko esperientzia dute zuzendaritzan.
  • Gradudunen elkarte sendo bat dugu, eskaintza zabala duena: networkinga 500 profesional baino gehiagorekin, lan poltsa, hitzaldiak, eta askoz gehiago.
  • Kalitate handiko master bat da, lehiarik gabeko prezioan.

Sartzeko profila

  • Zuzendari edo aurre-zuzendari esperientzia duten profesionalak, baldin eta enpresa zuzendaritzari buruzko ezagutzak eskuratzeko, eguneratzeko edo kontrastatzeko interes handia badute.
  • Ezagutzak eta esperientzia gainerako kideekin partekatzeko prest dauden profesionalak.
  • Eskakizun handiko baina esker oneko zuzendaritza proiektu batean konprometitzeko gogoak dituzten profesionalak, lan orduz kanpo proiektu horri denbora asko eskaintzeko prest daudenak.

Irteera profesionalak

Masterrak profesionalki hobetzeko gaitasuna ematen die ikasleei, hainbat arlotan:

  • Egungo zuzendaritza lana eraginkortasun handiagoz egitea.
  • Beren enpresa edo erakundeetan promozionatzea.
  • Beste enpresa edo erakunde batean hastea, unean uneko enpresa utzita edo hasierako langabezia egoera gaindituta.
  • Nork bere enpresa proiektua garatzea.