Berezko Masterra: Eraikuntza Aurreratua, Jasangarria eta Adimenduna

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
121.0
Prezioa
10 043,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

Ekimenaren jatorria Euskadiren ZTBP da (RIS3 Euskadi – Hiri Habitata eta Eraikuntza Jasangarria), eta haren xedea Euskadi eraikuntza aurreratuaren erreferente bihurtzea da, habitat jasangarri bat lortzeko.

Eraikuntzaren industrian lan egingo duten profesional bikainak eta berritzaileak prestatu nahi dira. Ikasleak eraikuntzaren industria aurreratuaren berrikuntzan jarduteko ezagutzak eskuratu eta praktikak egingo ditu, informazio eta komunikazio teknologien ikaskuntzaren bidez; horrez gain, eraikuntzetan eta bereziki guztion bizi kalitatean eraginkortasuna, lehiakortasuna eta kalitatea areagotzeko xedea duten diseinu edo produkzio prozesu eraginkorrak nola egin ikasiko du.

Prestakuntza espezialitatea duala da: UPV/EHUn emandako prestakuntza teorikoa, eta praktikak (astean 4 egunez) sektoreko punta puntako enpresetan. Guztientzako irekia da, eta kosturik (0) ez du ikasleentzat.

Zergatik ikasi

  • Duala: enpresa elkartuekin batera ematen da prestakuntza, eta praktikak haietan egiten dira programaren bi ikasturteetan.
  • Pertsonalizatua: Ikasle bakoitzaren prestakuntza enpresaren esperientziaz aberasten da; ikasle bakoitzaren amaierako profila desberdina da.
  • Ikasleentzako ez du kosturik “0 €”. Enpresek laguntza poltsak ematen dituzte, eta horien bidez ordaintzen da ikasleen matrikula osoa.
  • Ez dago antzeko titulurik merkatuan.

Sartzeko profila

Hirien eta eraikinen eraikuntza sektoreari lotutako profilak. Baloratzen da BIMa edo eraikuntzarako elkarlaneko erabilera aplikazioak ezagutzea: plangintza, diseinua, kudeaketa, mantentze lanak, etab. B2 ingeles mailaren ziurtagiria eskatzen da.

Irteera Profesionalak

  • Arduradunak: BIM, koordinazioa, integrazioa, planifikazioa, produkzioa, eragiketak, baliabideak.
  • Enpresak: Higiezinen agentziak, sustapen enpresak, aholkularitza (ingeniaritza, arkitekturak, espezializatuak, BIM, GIS, LEAN, etab.), eraikuntza enpresak, espezialistak, OCT, OCA, administrazioa, produktuek eta sistemen fabrikatzaileak, sistemen integratzaileak, administratzaileak, mantentze lanak, ESEak, aplikazioen edo edukien garapena.
  • Bete gabeko eskaera aipatutako profiletan, enpresa mota horietan.

Praktikak

  • Nahitaezko praktikak enpresa elkartuetan. Enpresek ikasleen aukeraketan parte hartzen dute.
  • Programa duala; praktikak % 80 dira.