Berezko Masterra: Eraikuntzaren Ingeniaritzara Aplikatutako Softwarea BIM Inguruetan

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
68.0
Prezioa
3 536,00 euro

Presentación

Hizkuntza: GAZTELANIA

Master honen helburu nagusia da oinarri indartsu bat ematea ikasleei informatika programen erabileran, eraikuntzaren ingeniaritzaren alorrean (BIM, egituren eta instalazioen kalkulua, IGS eta proiektuen kudeaketa), gai izan daitezen eraikuntza proiektuak garatzeko software espezifikoaren bitartez. Gaur egun, BIM inguruneetan lan egiteko trebetasuna da eraikuntza sektoreko enpresen eskaera nagusia.

Titulua diseinatzean, kontuan izan dira eraikuntza eta ingeniaritza enpresen ekarpenak, eta ikuspegi praktiko oso nabarmena duen titulu bat da. Hori horrela, denbora tarte handiena erabiltzen da hainbat motatako proiektuak garatzen eta kasu errealak lantzen, kalkulu zentroetan, bakarka nahiz taldean.

Zergatik ikasi

  • Eraikuntzaren ingeniaritzako informatika programek eskaera profesional handia dute.
  • Masterra harremanetan dago sektoreko puntako enpresekin.
  • Prestakuntza malgua eskaintzen dugu, modulu egitura batekin, beste zeregin batzuekin bateragarri egiteko aukera ematen duena.
  • Prestakuntza pertsonalizatua eskaintzen dizugu.

Sartzeko profila

Ingeniaritza eta arkitekturako tituludunak, informatika teknologia berriak eraikuntzan aplikatzeko interesa dutenak.

Irteera profesionalak

  • Edozein modulutan eskuratutako gaitasunak egokiak dira edozein Ingeniaritza edo Arkitektura estudiotan edo eraikuntzaren sektoreko enpresatan aritzeko.
  • Diseinu, azterlan eta/edo kalkulu teknikoak garatzeko aukera (jasotako prestakuntzaren arabera), sektoreko hainbat profesionalentzat lan egiteko gai den profesional independente gisa.

Praktikak

Praktikak eskaintzen dira enpresetan, nahitaezkoak ez badira ere. Praktikak esleitzeko protokoloak aintzat hartzen ditu modulu bakoitzean lortutako lan emaitzak eta eskaera egin duen enpresaren baldintzak.

Moduluka egiteko aukera

Ikasleen profil desberdinei eta haien denbora erabilgarritasunari egokitzeko asmoz, “Eraikuntzaren Ingeniaritzara Aplikatutako Softwarea BIM Inguruetan” Berezko Masterrak, 8 Unibertsitate Titulaziotara sarbidea eskaintzen du (4 Unibertsitateko Aditu Titulazio, 3 Unibertsitate Espezializaio eta Berezko Master bat).

Kreditu gutxiagoko prestakuntza programak gehituz ikasleek maila handiagoko titulazioak lor ditzakete, aurrez ezarritako epemugarik gabe.

  1. Eraikuntzaren Ingeniaritzara Aplikatutako Softwarea BIM Inguruetan (BM) (68 ECTS) :
    + BIM Manager (A) (23 ECTS)
    + Egituren Kalkulurako Softwarea  (A) (15 ECTS)
    + Instalazioen Kalkulurako Softwarea (A) (15 ECTS)
    + Proiektu-Kudeaketarako eta GIS Softwarea (A) (15 ECTS)
  2. BIM Manager  eta Egituren Kalkulua (UE) (38 ECTS)
    + BIM Manager(A) (23 ECTS)
    + Egituren Kalkulurako Softwarea  (A) (15 ECTS)
  3. BIM Manager eta Instalazioen Kalkulua (UE) (38 ECTS)
    + BIM Manager (A) (23 ECTS)
    + Instalazioen Kalkulurako Softwarea (A) (15 ECTS)
  4. BIM Manager, Proiektuen Kudeaketa eta GIS (UE) (38 ECTS)
    + BIM Manager (A) (23 ECTS)
    + Proiektu-Kudeaketarako eta GIS Softwarea (A) (15 ECTS)
  5. BIM Manager (A) (23 ECTS)
  6. Egituren Kalkulurako Softwarea  (A) (15 ECTS)
  7. Instalazioen Kalkulurako Softwarea (A) (15 ECTS)
  8. Proiektu-Kudeaketarako eta GIS Softwarea (A) (15 ECTS)

1 = 5+6+7+8
2 = 5+6
3 = 5+7
4 = 5+8

BM: Berezko Masterra
EU: Unibertsitate Espezializazioa
A:   Unibertsitateko Aditua